Data: 2023(e)ko azaroaren 22a Egilea: elexpuru
Antton Erkizia Almandoz. 2023ko azaroaren 22a. Berria. Naiz
Faltsuak dira grafito horiek? Benetakoak? Hamabortz urte geroago, galderak hor jarraitzen du, eta behingoz erantzunak nahi ditugu. Ez dugu «arrazoia» eskatzen batzuen alde; egia eskatzen dugu denontzat. Eta egia zein den jakiteko, egizkiozue behar diren proba fisiko-kimikoak. Edo baimendu ezazue probak bertzeok egin ahal izatea. Faltsutuak badira, gezurrezkoak balira idazkunak, analitika guztiek faltsutasuna erakutsiko ligukete, ez? Zeri beldur, orduan? Egiari beldur?
Afera hau argitu nahi ez izateari usain txarra dariola badakizue; ireki begiak eta instituziotako leihoak, sinesgarri. Egia argitu nahi dugu behingoz eta hori oroitaraztera gatoz, eskean, aldarri, hamabortz urte betetzen diren egunotan.
EA, Bildu, EAJ… «Memoria historikoan» artxiboak ireki eta egia bilatu ahal izatea aldarri duzuenoi, gauza bera aldarrikatzen dizuegu Iruña-Veleiako istorioan.
«Hoy es siempre todavía», entzun da egunotan. Han balio badu, hemen ere ongi etor lekiguke.