Blog

Últimas noticias / Azken Albisteak
“Zorionak Lorena López de Lacalle eta enparauak”; Jose Luis Erdozia Mauleonen artikulua Naizen

“Zorionak Lorena López de Lacalle eta enparauak”; Jose Luis Erdozia Mauleonen artikulua Naizen

El periódico Correo tuvo una larga entrevista (no pusieron un enlace en la red) con el ex diputado de cultura en relación con la sentencia. JL Erdozia Mauleon respondió en Naiz :

“Te agradará especialmente, Lorena, como agente principal del juicio, con el veredicto emitido por el juez de Vitoria-Gasteiz en el caso Pamplona-Veleia. Ya era hora, ¿verdad? Once largos años fueron obvios para que usted «se ilumine» y decida en cuatro meses.

Tienes lo que querías. Castigue a los acusados ​​de ser «estafadores arqueológicos» y, además, el juez cumplió perfectamente su intención inicial, porque no quería «obtener una sentencia de prisión», sino «aclarar lo que sucedió». Al menos «El Correo» pone tales declaraciones en su boca el 12 de este mes. Y acumulado en la alegría causada por el juicio, como un valor agregado, es también la bendición del Vaticano, probablemente debido a su corazón puro y puro, por un lado; y porque no tienen que comenzar a cambiar el Nuevo Testamento, por otro lado.

Te complacerá, junto con Lorena, aprovechar tus habilidades publicitarias en algunos de estos grafitos, como «Descartes» o «RIP», que lees como expertos en lingüística, arqueología, epigrafía y otras especialidades universitarias. Ante su sabiduría, el juez ha dejado en vano las opiniones de otros expertos, como los restauradores del Museo. Y como Lorena, tu alegría también es doble, probablemente porque no tendrás que adaptar varias teorías en tus especialidades.

También se alegrará de ver a todos aquellos que no quisieron mirar hacia otro lado o “exponerlo”, porque al final un juez memorable concluyó que alguien había falsificado 36 grafitos, “por orden del acusado principal o al menos por su propio conocimiento”. Incluso en el caso de su doble alegría, porque puedes seguir teniendo fe en los expertos que pueden aclarar tus preocupaciones y dudas. ¡Felicitaciones a todos ustedes que son «dogmáticos»!

Y por último, pero no menos importante, con el veredicto en el caso Pamplona-Veleia, se asegurarán de que las fuentes en sus cámaras no sean interrumpidas. Como dice el viejo refrán en Arruazu: «Sin culpa, ¡puede ser una pena que aquellos que no están en la hermandad no reciban una vela!»

El juez concluyó que se había falsificado 36 grafito, pero ¿el veredicto realmente aclaró el caso Pamplona-Veleia? Para empezar, el juez no sabe quién falsificó estos grafitos, no sabe qué se utilizó para falsificar estos grafitos, no sabe cuándo y cómo se falsificaron y, más en serio, qué sucede con los trescientos grafitos restantes, que sumaban más de cuatrocientos.

¡Pero qué demonios! Supongamos que el juez tiene toda la razón y está seguro de que hay 36 grafitos falsos en el caso Pamplona-Veleia. Aproximadamente el 9% de todo el grafito. Muestra suficiente, obviamente, decisión de extender a todos los demás. ¿No es así, Lorena y el resto? Entonces, sabiendo que todos estos grafitos ya son falsos, no se interpondrá para examinar las ostras con estos 36 grafitos en un laboratorio especializado en arqueometría, ¿verdad? Por lo tanto, al garantizar el juicio de los laboratorios, cerrarías la boca de los «no creyentes» para siempre, porque tenemos «fe» en los hechos más que en las opiniones.

O, si no lo hiciera, Lorena y el resto de ustedes pensarían en destruir estos 36 y todos los demás, con el pretexto de que son falsos, ¡tal como lo hicieron en el sitio con una excavadora!

Sería imperdonable, especialmente para usted y la organización política que representa (por tomar la decisión de demandar al graffiti Pamplona-Veleia como representante político), ignorar el tema de tanta importancia en la cultura vasca para siempre «.

JOSE LUIS ERDOZIA

ETXARRI ARANATZ

Jakinik dagoeneko faltsuak direla grafito horiek guztiak, ez duzue oztoporik jarriko arkeometrian espezializatua den laborategiren batean aztertzeko 36 grafito horiek dituzten ostrakak, ezta? Horrela, laborategiek epaiari bermea emanik, «fedegabeon» ahoak itxiko zenituzkete betiko.
2020/06/15
Jose Luis Erdozia Mauleon
Jose Luis Erdozia Mauleon

Pozik egonen zara, zu bereziki, Lorena, epaiketaren ageriko eragile nagusi moduan, Gasteizko epaileak Iruña-Veleia auziari emandako epaiarekin. Bazen garaia, ezta? Hamaika urte luze zuretako horren begibistakoa zena, lau hilabeteren buruan «argitu» eta erabakitzeko.

Lortu duzu nahi zenuena. Zuk «iruzur arkeologikoaren» arduradunetako ematen zenituenak zigortu eta gainera, zure hasierako asmoa ezin hobeki bete du epaileak, ez baitzenuen nahi «espetxe-zigorrik lortzea», «gertatutakoa argitzea» baizik. Halako adierazpenak ezartzen ditu zure ahoan, behintzat, «El Correo»-k hilabete honetako 12koan. Eta epaiak eragindako pozaren gainean metaturik, balio erantsi gisa, Vaticano-aren bedeinkapena ere bai, seguru asko, zure bihotz aratz eta xahuagatik, batetik; eta Itun Berria aldatzen hasi beharrik ez dutelako, bestetik.

Pozik egonen zarete, Lorenarekin batera, zuen iragarle-dohainak baliatuz grafito horietako batzuetan «Descartes» edo «RIP», esate baterako, irakurri zenuten hizkuntzalaritzako, arkeologiako, epigrafiako eta unibertsitateko beste espezialitateko adituak. Zuen jakinduriaren aurrean, ezerezean utzi ditu epaileak beste aditu batzuen iritziak, Museoko zaharberritzaileenak, adibidez. Eta Lorenarena bezala, zuen poza ere bikoitza, seguruenik, ez baituzue zuen espezialitateetako hainbat teoria moldatu beharrik izanen.

Pozik ere bai, era berean, egonen zarete beste alde batera begiratu edo «busti» nahi izan ez duzuen guztiak, azkenean epaile orojakile batek ondorioztatu duelako 36 grafito faltsutu zituela norbaitek, «auzipetu nagusiaren agindupean edo, gutxienez, honen beraren jakinaren gainean». Poz bikoitza zuen kasuan ere, berriz ere jarrai dezakezuelako fedea izaten zuen kezkak eta zalantzak argitu ditzaketen adituengan. Zorionak «dogmazale» zareten guztioi!

Eta, azkenik, pozaren pozez, Iruña-Veleiako auziaren epai honekin haien ganbeletako iturriek etenik ez dutela izanen ziurtatuko dutenak. Arruazuko esaera zaharrak dioen moduan, «Kulpa gabea, penaz egonen da akaso, kofradian ez denak, ez kandelarik jaso!».

36 grafito faltsutu izana ondorioztatu du epaileak, baina benetan argitu du epaiak Iruña-Veleia auzia? Hasteko, ez daki epaileak nork faltsutu dituen grafito horiek, ez daki zer erabili den grafito horiek faltsutzeko, ez daki noiz eta nola faltsutu diren eta, larriagoa dena, zer pasatzen da gainerako hirurehundik gorako grafitoekin, laurehundik gora baitziren auzipean zirenak.

Baina, zer demontre! Eman dezagun arrazoi osoa duela epaileak eta ziurtaturik dagoela Iruña-Veleia auziko 36 grafito faltsuak direla. Grafito guztietako %9a, gutxi gorabehera. Lagin nahikoa, bistan da, gainerako guztietara zabaltzeko erabakia. Ez da horrela, Lorena eta enparauak? Orduan, jakinik dagoeneko faltsuak direla grafito horiek guztiak, ez duzue oztoporik jarriko arkeometrian espezializatua den laborategiren batean aztertzeko 36 grafito horiek dituzten ostrakak, ezta? Horrela, laborategiek epaiari bermea emanik, «fedegabeon» ahoak itxiko zenituzkete betiko, guk iritzietan baino gehiago egintzetan baitugu «fedea».

Edo, ez zenuten, bada, Lorena eta enparauak, pentsatuko 36 horiek eta gainerako guztiak suntsitzea, faltsuak direlako aitzakitan, hondeamakinarekin aztarnategian egindako moduan!

Barkaezina litzaizueke zuri eta zuk ordezkatzen duzun erakunde politikoari bereziki (ordezkari politiko gisa hartu baitzenuen Iruña-Veleiako grafitoak auzitara eramateko erabakia), euskal kulturaren baitan honelako garrantzia duen afera argitu gabe uztea betiko.

Fuente: https://www.naiz.eus/eu/iritzia/articulos/zorionak-lorena-lopez-de-lacalle-eta-enparauak

Euskaltzaindia (Euskaltzain urgazlea) https://www.euskaltzaindia.eus/es/288-organigrama/euskaltzain-urgazleak/e/4729-jose-luis-erdozia-mauleon

Foto: https://www.noticiasdenavarra.com NEREA MAZKIARAN

Txals

Ver todos los mensajes por Txals

Iruña-Veleia Martxan ekimena

Contacto: irunaveleiamartxan@gmail.com

Posts Relacionados

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *