Blog

Últimas noticias / Azken Albisteak
URTEBERRI ON VELEIA IRUÑA-OKAKO!

URTEBERRI ON VELEIA IRUÑA-OKAKO!

Josu Naberan: Felix Año Nuevo Iruña-Veleia
“No seamos los vascos y vascas tan negacionistas de nosotros mismos. Nuestro
precioso tesoro ya ha demostrado su veracidad ¿Se adaptarán las autoridades y los
medios de comunicación a la verdad en la misma medida y con la misma energía que
lo hicieron a favor de la falsedad?”
“(Niv) rii ata arraina arrapa” (“Mi padre pesca un pez”)
No es una copla de ayer, sino un texto escrito nada menos que hace 1850 años (en el
siglo II), cómo y en euskera. Quién y un niño o niña en la escuela, con su manita sobre
una teja de cerámica (ostraca), a la orden del dictado del maestro o maestra de la
época. De lo que sabemos hoy es fácil entender aquella escena.
Iruña-Veleia era una ciudad importante en la red de calzadas romanas, ya que el
Imperio romano sigue gobernando en el año 150 d.C. La estructura de las ciudades de
entonces está suficientemente documentada: en la parte de abajo se encuentra el
arrabal, denominado “novva”, y en el montículo, la parte antigua, denominada “vetus”,
generalmente un recinto fortificado con muros.
“Niiv Viiliian Gori bisi na” (Yo vivo en Veleia Alta) han escrito en sus tejas los niños y
niñas de unos 12 años, ya que en una de ellas aparece eliseo u escrito “Niiv XII ur(te)”
(Yo tengo 12 años). Aquella ikastola, llamada DidaSkálion o Pedagógium, está en
Veleia Goiri. Por supuesto, no estará en el arrabal. Los escolares de Veleia Novva
subirán la cuesta a pie hacia Veleia Goiri, con sus trozos de tejas de mano guardadas
en el zacuto.
Ahora han escrito “Niiv laikii ta Viiliian Gori”, ordenados en voz alta por el maestro o
maestra. ¿Les gusta Veleia Goikoa? Cómo no, porque uno de esos estudiantes nos ha
confesado en su escrito: “Viiliian oso lagun Marcvs”. Por supuesto, tiene un amigo muy
bueno allí.
Y ahora imagínate. De hecho, quien tiene un poco de sentido común difícilmente
puede pensar que Eliseo u ningún otro se pueda plegar a tales detalles, hasta el punto
de tener en cuenta también los errores ortográficos. Porque uno de los niños o niñas
ha escrito “Nii Elosi” en lugar de “Niiv iilosi”. Tal vez el docente le corrigiera luego este
fallo.
Bueno, sólo hacía falta un poco de sentido común para darse cuenta del extraordinario
tesoro arqueológico de Iruña-Veleia y no enterrarlo, como se ha enterrado con
bulldogzer y todo. En realidad, ha habido grandes intereses inconfesables para
arruinar este yacimiento. Uno de los más interesados en ello ha sido Fabrizio Bisconti,
del Vaticano, “Presidente della Pontificia Comisione de Arqueología”. Al parecer, su
dogma ponía en duda los hallazgos de Iruña-Veleia. Por ejemplo, la escena de la
Última Cena en la que Jesús aparece en la mitad de la mesa de la mano de una mujer
(?) (¿De la mano de María Magdalena?).
Fabrizio llamaba todos los días a la responsable de la Diputación, y le debió decir a la
diputada López de Lacalle que convenía “hacer desaparecer” todo aquello,
aprovechando la confianza que le inspiraba que López de Lacalle fuera del Opus. Así
ha ocurrido. Los del Opus de Araba han tenido mucho que ver (una larga mano) en el
“asunto” de Iruña-Veleia. Y no les quedaba otra, porque era suficiente motivo para
destruirlo todo, que los primeros testimonios de toda la Cristiandad aparecieran allí,

dónde y en Euskal Herria; en Veleia y no, por ejemplo, en Roma o más cerca de
Roma.
Pero apartémonos un poco de esos manejos oscuros y sucios y volvamos un
momento a la frescura de la primera ikastola de los vascos y vascas. Un estudiante
escribe lo siguiente: “Niiv Cornii eskon. ian ta iidan Denos” (Mi cuñado se ha casado y
hemos comido y bebido Denos"). ¿Cómo? ¿Denos (expléndidamente)? ERGATIVO:
todos! En busca de algún error nuestros lingüistas ilustrados, reivindicando la falsedad
en primera línea, deseando que todo aquello se destruyera y que se expulsara al
equipo de Eliseo Gil. Pero no. Nuestro invitado de doce años no escribió “ian (comer)
ta iidan (beber) denok” (era imposible en aquella época en ergativo), sino que
comieron y bebieron “Denos” = TODOS. Es decir, que habían comido y bebido muy
bien durante la boda-comida o cena de “Cornii”. DENOS: tal vez *din-os: muy (os)
digno (din), como debe ser en un banquete de bodas, “expléndidamente”.
Y digamos adiós por última vez a Iruña-Veleia y a nuestra peculiar ikastola. “Viilii
novva. Viilii gori”. La maestra o el maestro ha seguido con el dictado en voz alta: “Viiliia
novva bana oso polita”. (Novva sí, pero muy bonita también). Con actitud didáctica,
mientras promueven la solidaridad entre ambos barrios…. ¿Qué? ¿POLITA? Vuelven
los de la Inquisición. El artículo -A es imposible. Pero no existe nada de eso. -ITA es
un sufijo diminutivo.
Por último, 1085 años después de nuestra primera ikastola, y unos once años después
de los sucesos de Iruña-Veleia, hagamos una pequeña reflexión. Siempre es una
buena oportunidad para hacerlo. Y es que el año pasado, en 2020, nos vino un nuevo
descubrimiento de Veleia: Al limpiar varias ostracas en el Museo, han aparecido cosas
que nadie considera falsas. Los que hasta el propio juez considera “ajenos y fuera del
plazo de delincuencia de Elise Gil” (pobre Eliseo Gil). Y aunque fuera de otro modo,
falsas no pueden ser porque sobre las letras hay pátinas y calcificaciones a la vista. Lo
escrito en estas nuevas ostracas y en las anteriores son las mismas cosas, tanto en
contenido como en estilo. Por lo tanto…
¿Y ahora qué? ¿Cuál será la actitud de nuestras autoridades y medios de
comunicación ante esta “nueva realidad”? ¿Se adaptarán a la verdad en la misma
medida y con la misma energía como se inclinaron a la falsedad? Creo que así
debería de ser, aunque sólo sea por reparar todo el daño causado. Sin embargo, la
verdad es que ni siquiera necesitan adoptar una posición determinada. La neutralidad
en la entrega de datos es la regla de oro del periodismo profesional. Pues eso, que
esa norma se ponga en práctica y que al menos no se queden callados.
Veleia ya ha sacado su cabeza, su veracidad. “Niiv Ata arraina (=pescado) arrapa
(=coger)”. Devolvamos a Veleia su pescado. No seamos los vascos y vascas tan
negacionistas con nosotros mismos. Felicitemos el Año Nuevo a nuestro magnífico
tesoro.

Josu Naberan
Josu Naberan Idazlea eta hizkuntzazalea. Apaiz-kartzelakoa. Bilbo

URTEBERRI ON VELEIA IRUÑA-OKAKO!

https://independentea.eus/urteberri-on-veleia-iruna-okako/

Ez gaitezen izan euskaldunok geure buruaren hain negazionista. Gure altxor bikainak atera du jada bere egiatasuna. Autoritate eta hedabideak egokituko al dira egiara lehen faltsutasunera makurtu ziren hein berean eta energia berberarekin?

“(Niv) rii ata arraina arrapa” / Lurmen - Iruña Veleia Gorria

“(Niv) rii ata arraina arrapa” / Lurmen – Iruña Veleia Gorria

 

2021ko urtarrilak 8, Josu Naberan

[Ikusi hemen debekatutako Veleiako euskarazko grafito guztiak]

“(Niv) rii ata arraina arrapa”

Ez da atzo goizeko kopla bat, 1850eko hamarkadan idatzitako testua baizik, zelan eta euskeraz. Nork eta eskola-ume batek, neskato edo mutiko, bere eskutxoarekin zeramika-teila baten gainean (ostraka deritzan teilatxo baten gainean), garai hartako maisu edo maistraren diktaketaren agindura. Gaur egun dakigunaz erraza da eszena hartaz jabetzea.

Veleia Iruñakoa hiri garrantzitsua zen erromatarren galtzada-sarean, zeren Inperio erromatarra baitago oraindik agintean K.o. 150.ean. Aski ongi dokumentatuta dago orduko hirien egitura: beheko partean errebale, “novva” deritzana; eta montorrean, parte zaharra, “vetus” deritzana, gehienetan barruti gotortua, murru eta guzti.

 

“Niiv Viiliian Gori bisi na” idatzi dute 12 urte inguruko neskato-mutikoek euren teilatxoetan, zeren horietako batean “Niiv XII ur” idatzi baitu hamabi urteko batek. Ikastola hura, DidaSkálion edo Pedagógium deritzana, Veleia Goirin dago, beraz. Jakina, ez da egongo errabalean. Veleia Novvako eskola-umeek Veleia Goirira oinez igongo dute aldapatxoa, euren esku-teilatxoak zorroan sartuta.

 

“Niiv laikii ta Viiliian Gori” idatzi dute orain, maisu edo maistrak ahots ozenez aginduta. Veleia Goikoa laket dutela? Nola ez ba, ezen ikasle haietariko batek zera aitortu baitigu bere idazlanean: “Viiliian oso lagun Marcvs”. Jakina ba, lagun kutun bat du eta bertan.

Eta orain pentsa. Izan ere, zentzu apur bat duenak nekez pentsa dezake Eliseo edo beste inor halako detaileetara makurtu daitekeenik, ortografia akatsak ere kontuan hartzeraino. Umeetariko batek, izan ere, “Nii Elosi” idatzi baitu, “Niiv iilosi” idatzi beharrean. Beharbada gero maistrak zuzenduko zion akats hori mutiko edo neskatori.

Tira, zentzu apur bat besterik ez zen behar Veleiako altxor arkeologiko apartekoaz jabetzeko eta hura ez lurperatzeko, lurperatu den moduan, bulldogzer eta guzti. Egia esan, interes konfesaezin handiak izan dira Veleia hondatzeko. Horretarako interesatuenetariko bat Vaticanoko Fabrizio Bisconti izan da, “Presidente della Pontificia Comisione de Arqueologia”. Antza denez, haien dogmak kolokan jartzen zituen Iruña-Veleiako aurkikuntzak. Adibidez, Azken Afariko eszena horrek, zeinetan Jesus ageri den mahai erdian emakume baten eskutik (Maria Magdalenaren eskutik?).

Fabriziok egunero deitzen omen zion Aldundiko arduradunari, eta hura guztia “desagerraraztea” komeni zela esan omen zion Lopez de Lacalle diputatuari, hau Opusekoa izateak ematen zion konfiantzaz baliatuta. Hala gertatu da. Arabako Opusekoek esku luzea izan dute Veleiako “aferan”. Beharko, zeren hura guztia suntsitzeko nahikoa motibo baitzen Kristandade guztiko lehenbiziko testigantzak agertzea berton, Euskal Herri madarikatu honetan; Veleia bazterrean eta ez, esate baterako, Erroman edo Erromatik hurbilago.

Baina alden gaitezen pixka batez halako maneiu ilun eta zikinetatik eta itzul gaitezen unetxo batez euskaldunon lehen ikastolaren freskotasunera. Ikasle batek honako hau idatzi du: “Niiv Cornii eskon. ian ta iidan Denos”. Nola? Denos? ERGATIBOA: denok! Akats baten bila gure hizkuntzalari ilustratuek ere, lehen lerroan faltsutasuna aldarrikatzen, hura guztia suntsi dadila eta Eliseo Gilen taldea kanpora dezatela desiratzen. Baina ez. Gure hamabi urteko gonbidatuak ez zuen idatzi “ian ta iidan denok” (sasoi hartan ezinezkoa zen ergatiboz), baizik eta “Denos” jan eta edan zutela. Hots, oso ondo jan eta edan zutela “Cornii” delakoaren ezkontza-bazkari edo afaritan. DENOS: beharbada *din-os: OSO (os) DUIN (din), ezkontza-oturuntza batean behar den moduan, “egokiro”.

“Niiv Cornii eskon” / ostraka.eus

 

Eta agur esan diezaiogun azkenekoz Veleiari eta gure ikastola xelebreari. “Viilii novva. Viilii gori”. Maistrak edo maisuak ahots ozenez ahoskatzen jarraitu du diktaketan: “Viiliia novva bana oso polita”. Novva bai, baina oso polita hura ere. Jarrera didaktikoz, bi auzuneen arteko elkartasuna bultzatzen duten artean…. Zer? POLITA? Itzuli dira Inkisiziokoak. –A artikulua! Baina ez dago halakorik; -ITA txikikaria da, aski ezaguna, POL-ITA (beharbada *boro-ita, “burutxoa”, horixe baita polita izatea nonbait, burutxo polita suertatzea.

Azkenez, gure lehen ikastolatik 1085 urtera, eta Veleia Iruña-Okakoaren gertakarietatik hamaika bat urtetara, egin dezagun gogoetatxo bat. Beti da aukera ona hori egiteko. Izan ere, iaz, 2020an, aurkikuntza berria etorri zitzaigun Veleiatik: Biltegiko ostraka zenbait garbitzean, inork ere faltsutzat hartzen ez dituen gauzak agertu dira. Epaileak berak ere “Eliseo Gilen epe delitugiletik kanpokotzat” jotzen dituenak (Eliseo Gil gaixoa). Eta bestela balitz ere, faltsuak ezin direnak izan, letren gainean patina eta kaltzifikazioak daudelako begien bistan. Ostraka berriotan eta arestikoetan idatzitakoa gauza berberak dira, edukiz nahiz estiloz. Beraz…

Eta zer orain? Zein izango ote da gure autoritateen eta hedabideen jarrera “errealitate berri” honen aurrean? Egokituko al dira egiara lehen faltsutasunera makurtu ziren hein berean eta energia berberarekin? Hala izan beharko lukeelakoan nago, kalte-ordainez besterik ez bada ere. Halere, egia esan, ez dute jarrera jakin bat hartu beharrik ere. Datuak neutraltasunez ematea ei da kazetari profesionalen urrezko araua. Ba horixe, arau hori praktikan jarri eta ez daitezela isilik gelditu behintzat.

Veleiak atera du jada bere burua, bere egiatasuna. “Niiv Ata arraina arrapa”. Itzul diezaiogun Veleiari bere arraina. Ez gaitezen izan euskaldunok geure buruaren hain negazionista. Opa diezaiogun Urteberri Ona gure altxor bikainari.

Txals

Ver todos los mensajes por Txals

Iruña-Veleia Martxan ekimena

Contacto: irunaveleiamartxan@gmail.com

Posts Relacionados

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *