“Oraindik garaiz gaude”, Estitxu Breñasen artikulua DNAn
Gaurko DNA egunkarian Estitxu Breñas historian lizentziatuaren artikulu interesgarria irakur daiteke.
"Diario de Noticias de Alava"ko 2010/12/27 Tribuna irekia
Egilea: Estitxu Breñas Glz de Zarate, Geografia eta Historian lizentziatua eta SOS Iruña-Veleia Plataformako kidea
Iruña-Veleia aferak eztanda egin zuenetik bi urte baino gehiago igaro direnean, gaur egun Hau izango litzateke gaiaren egoera. Ziur gaude hainbat pertsonaren eta guztion ondarea denaren aurkako izugarrizko bidegabekeria burutzen ari direla, mundu politiko eta akademikoaren zati handi baten konplizitatearekin edo pasibotasunarekin, baina, hala eta guztiz ere, pentsatu nahi dugu oraindik garaiz gabiltzala kalteak gutxitzeko, guztiok gure aldetik zerbait jartzen badugu. Era berean, Plataforma honek ezin du bere poza ezkutatu Lorena López de Lacalle orain arte Kultura diputatua kargutik kendu izanaren aurrean, pertsona hori jotzen baitu gaiaren norabide txarraren arduradun politiko nagusitzat. Egoera politiko-instituzional berri honen aurrean, uste dugu oso une egokia dela auzia zuzentzeko eta jakindurian eta zientzian oinarritutako erabakiak hartzeko, ikerketarako aukera guztiak agortu arte burutu eta iritzi eta datu guztiak erkatuta, presarik, estrategia oportunistarik eta epai mediatikorik erabili gabe.
Iruña-Veleia aferak eztanda egin zuenetik bi urte baino gehiago igaro direnean, gaur egun Hau izango litzateke gaiaren egoera. Ziur gaude hainbat pertsonaren eta guztion ondarea denaren aurkako izugarrizko bidegabekeria burutzen ari direla, mundu politiko eta akademikoaren zati handi baten konplizitatearekin edo pasibotasunarekin, baina, hala eta guztiz ere, pentsatu nahi dugu oraindik garaiz gabiltzala kalteak gutxitzeko, guztiok gure aldetik zerbait jartzen badugu. Era berean, Plataforma honek ezin du bere poza ezkutatu Lorena López de Lacalle orain arte Kultura diputatua kargutik kendu izanaren aurrean, pertsona hori jotzen baitu gaiaren norabide txarraren arduradun politiko nagusitzat. Egoera politiko-instituzional berri honen aurrean, uste dugu oso une egokia dela auzia zuzentzeko eta jakindurian eta zientzian oinarritutako erabakiak hartzeko, ikerketarako aukera guztiak agortu arte burutu eta iritzi eta datu guztiak erkatuta, presarik, estrategia oportunistarik eta epai mediatikorik erabili gabe. Gure ustez, 2008ko azaroaren 19ko Foru Agindua, Lurmeni indusketa-baimena kendu, aztarnategia itxi eta fiskalari arkeologoen aurka aritzeko eskatzen ziona, ez zen inoiz burutu behar. Oso luzea izango litzateke egun horretan Aldundiak izan zituen irregulartasunen kopurua aipatzea, baina nahikoa da esatea erabakia batzordearen 10 txostenetatik 1 bakarrik zegoela entregatuta erabakia hartu zenean, eta azken ondorioak, folio erdi baino pixka bat gehiagoan jasoak, foru funtzionario batek egin zituela; ondorio horiek bilera baino lehen idatzita egon behar zutela, Eliseo Gili irteeran eman baitzitzaion dokumentua eta funtzionario sinatzailea bileran egon baitzen. Uste dugu nahikoa arrazoi daudela Sailaren egungo zuzendaritzak atzera egiteko eta aipatutako dekretua baliogabetzeko. Lurmenek eta Plataformak analitika zientifikoak egiteko egindako eskaerari (2.100 pertsonak baino gehiagok sinatu dutena) kasu egin dakion epaileak hartutako erabakiak, gure ustez, nahiko argi adierazten du faltsifikazioa ez dagoela frogatuta. Gogoratu behar da gaur egun ez dagoela judizialki akusatutako pertsonarik, nahiz eta agerikoa den sozialki eta mediatikoki hainbat pertsona kondenatu direla. Egoera berriaren aurrean, honako hau eskatzen diogu AFAri: jarritako kereila kentzeko eta arkeometrian espezializatutako Europako laborategiren batean zalantzan jarritako grafitoak aztertzea agintzeko.
Batzordearen txostenek (10 eta ez 26, sinetsarazi nahi izan diguten bezala) ez dute inola ere frogatzen grafitoen faltsutasuna, ezta Lurmenek modu okerrean induskatu zuenik ere, ordura arte ondo egin zutelarik eta hori baieztatzen duten kanpoko hainbat abal daudelarik. Era berean, gogorarazi nahi dugu gaur egun 16 txosten daudela, diziplina desberdinetako zientzialari ospetsuek eginak, grafitoen benetakotasunaren alde egiten dutenak; horien artean, Edward C. Harris, Bermudetako Museoko zuzendari britainiarrarena, Harris Matrix izeneko metodoaren sortzailea, arkeologia modernoan gehien erabiltzen dena. Izan ere, Eliseo Gilen taldearen lana ebaluatzean, kalitate estandar gorenen barruan gauzatu dela adierazten baitu. Aipatutako 16 txosten zientifikoek 1.800 orrialde baino gehiago dituzte idatzita, eta modu altruistan egin dituzte, xentimorik kobratu gabe; batzorde ofizialaren 10ak, berriz, ez dira 400 orrialdera iristen, eta horietako bakoitzagatik 1.800 euro ordaindu ziren.
Aztarnategiko egungo zuzendari Nuñezek erabilitako metodologiari buruzko ikuspegi objektibo eta independentea lortzeko, SOS Iruña-Veleia zenbait herrialdetako adituekin harremanetan jarri zen, eta arkeologo horrek 98. sektorean indusketa egiteko moduari buruz zeukaten iritzia azaltzeko eskatu zien. Adituek dokumentazio pakete bat, bideoak eta argazkiak jaso zituzten, Aldundiak metodologia justifikatzeko emandako informazioarekin batera. Orain arte 9 herrialdetako (Alemania, Australia, AEB, Espainia, Grezia, Eslovenia, Hungaria, Polonia eta Erresuma Batua) arkeologoen erantzunak jaso ditugu. Ebaluazio guztiek aho batez eta irmoki baieztatzen dute Nuñezek Iruña-Veleian erabilitako metodologiak ez dituela bete, eta bai bortxatu, arkeologia modernoaren estandar metodologikoak mota honetako aztarnategietarako eta premiazko indusketa baten presiorik ez duen proiektu baterako. Hemen ez da eztabaidatzen hondeamakinaren erabilera bera, baizik eta nola erabili den.