Blog

Latest News
Sententzia: Eskandalu itzela: non daude garbitu gabeko 18 kaxak? /  Enorme escándalo: ¿dónde están las 18 cajas sin lavar?, JUAN MARTIN ELEXPURU

Sententzia: Eskandalu itzela: non daude garbitu gabeko 18 kaxak? / Enorme escándalo: ¿dónde están las 18 cajas sin lavar?, JUAN MARTIN ELEXPURU

Sarrera honekin amaitutzat ematen ditugu sententziari buruzko gogoetak. Isabel Ortiz eta Paloma López Aldundiko zaharberritzaileen deklarazioa epaiketan: 2007ko amaieran, eta susmo giroaren ondorioz, aztarnategian pieza gehiago ez garbitzeko agindu zioten Lurmeni Arabako Aldunditik. Zaharberritzaileen eskuetara zeramikaz eta abarrez betetako hogei kaxa heldu ziren, garbitu gabe. 2008ko uda-udazkenean hasi ziren haiek garbitzen. Bi kaxa garbituta zeramatzatela, grafito berezi bat agertu zen, hegazti baten marrazkia, agian uso batena, ahoan galburua zuena (kristau ikurra, gehituko dugu guk). Aurkikuntzaren berri eman zioten diputazioari (Kultura diputatuari, etab.), eta berehala eman zieten gehiago ez garbitzeko agindua. Euren ustez, zeramika horiek garbitu gabe daude; ez zekiten ziur non dauden gaur egun kaxa horiek.

Epaileak sententzian hitzerdi ere ez honetaz, epaiketako ezustekorik handienetakoa izan zen arren. Larritasun ikaragarriko gaia da. Aldundiaren obligazioa da lehenbailehen kaxa horiek lokalizatu eta beren teknikariek ziurtasun eta berme guztiekin garbitzea. Hori egiten ez duten bitartean susmopean izango da Aldundia eta legez haren kontra jotzeko bidea zabalik egongo da.

Eta orain zer?

Eliseo Gilen defentsak helegitea jarria du Arabako Audientziaren aurrean absoluzioa eskatuz eta hilabete batzuk barru jakingo da erantzuna. Aldundiak ez du helegiterik jarri, baina bai Fiskaltzak. Hedabidetan jakitera eman denez, zeramika pusketen “prezioa” bakarrik eztabaidatzen du: epaileak zeramika bakoitza bi eurotan baloratu zuen (36 x 2 = 72 euroko isuna), eta fiskaltza, berriz, hasierako disparatera itzuli da: 600 euro bakoitza; (36 x 600 = 21.600 euro). Mixerablea eta erridikulua!

Audientziaren ebazpena edozein delarik ere, epaiak garbi adierazten du 36 grafito berezi direla faltsutzat emanak, besteei (255) buruz ezin dela ezer esan, ez direlako analizatu. Beraz, pieza horiek libre daude, ez daude “sub judice”, eta Aldundiak eta Jaurlaritzak zientziaren eskuetan utz ditzake, utzi behar lituzke, zientziak bere bitartekoez ebazpena eman dezan.

Gai honek soka luzea ekarriko du eta ez du merezi oraingoz xehetasunetan sartzea edo iragarpenak egitea.


Sentencia: Enorme escándalo: ¿dónde están las 18 cajas sin lavar?

Fecha: 22 de julio de 2020 Autor: Elexpuru


Con esta introducción damos por terminadas las consideraciones sobre la sentencia. Declaración de las restauradoras de la Diputación Isabel Ortiz y Paloma López en el juicio: a finales de 2007, y debido al clima de sospecha, se ordenó a Lurmen desde la Diputación de Álava que no lavara más piezas en el yacimiento. A manos de las restauradoras llegaron veinte cajas llenas de piezas de cerámica, etc., sin lavar. Comenzaron a lavarlas en verano-otoño de 2008. Llevando ya dos cajas lavadas, apareció un grafito especial, dibujo de un ave, tal vez de una paloma, con espiga en la boca (símbolo cristiano, añadiremos nosotros). El hallazgo fue comunicado a la Diputación (diputada de Cultura, etc.), e inmediatamente les dieron la orden de no que no se lavaran más. Consideran que estas cerámicas están sin lavar; no sabían a ciencia cierta dónde están actualmente esas cajas.

Este es un tema de extrema gravedad. La obligación de la Diputación es localizar cuanto antes esas cajas y que sus técnicas las limpien con todas las certezas y garantías. Mientras no lo hagan, la Diputación estará bajo sospecha y la vía legal para actuar contra ella estará abierta.

¿Y ahora qué?

La defensa de Eliseo Gil ha recurrido ante la Audiencia de Álava pidiendo la absolución y la respuesta se conocerá en unos meses. La Diputación no ha recurrido, pero sí la Fiscalía. Según se informa en los medios de comunicación, solo discute el «precio» de los trozos de cerámica: el juez valoró cada cerámica en dos euros (36 x 2 = 72 euros de multa), mientras que la fiscalía ha vuelto al disparate inicial: 600 euros cada uno; (36 x 600 = 21.600 euros). ¡Miseria y ridículo!

Sea cual fuere la resolución de la Audiencia, la sentencia declara claramente que 36 grafitos singulares son declarados falsos, que nada puede decirse de los demás (255) porque no han sido analizados. Por lo tanto, esas piezas están libres, no están «sub judice», y la Diputación y el Gobierno las puede dejar en manos de la ciencia, debería dejarlas, para que la ciencia resuelva por sus medios.

Este tema traerá larga cuerda y no merece por ahora entrar en detalles o hacer predicciones

fuente: https://blogak.goiena.eus/elexpuru/2020/07/22/sententzia-eta-9-eskandalu-itzela-non-daude-garbitu-gabeko-18-kaxak/

Txals

Txals

Ver todos los mensajes por Txals

Iruña-Veleia Clarify initiative

(Promueve la iniciativa: Iruña-Veleia Argitu ekimena, formada por miembros de las asociaciones SOS Iruña-Veleia, Euskeraren Jatorria, Martin Ttipia, Lurmen e independientes)

Contacto: irunaveleiaargitu@gmail.com

Posts Relacionados

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *