"Resuelto el misterio: los vascos venimos de Marte"
“Misterioa argituta: euskaldunok Martetik gatoz”
Euskalduntze berantiarraren ohiko teoriaren arabera (bertsio espainolean), euskera K.o. VI. mendean hitz egiten hasi zen eta hizkuntza hau Gaskoniatik dator. Teoria horrek dioskunez, Nafarroako Baskoiek eurek ere zeltieraz egiten duten, nahiz eta “baskoi” hitz horretatik gaur egun euskal hizkuntzaren gaztelerazko “vasco” baliokidea datorren. Hau kontraesana!
Baina, askotan, Frantzian ere teoria hori badela ahaztu egiten zaigu (espainiar bertsioaren mito historiko-politiko-identitarioak asmatzeko eta prestatzeko beharrizan berberak baitituzte). Baina han alderantziz diote, hau da, euskera Espainiatik datorrela eta Frantzian K.o. VI. menderarte ez zela hitz egiten. Frantziako eskoletan eta testuliburuetan irakasten den bertsioa da. Okzitaniako hizkuntzaren akademiaren webgunean adibidez, Toulouseko Udalak ekonomikoki lagunduta, gaskoiak (baskoiatik datorren hitza) euskaldunen erromanizaziotik sortu zirela dioen “mitoa” desagerraraztea du helburu, Gaskoniako (“Baskoniatik” datorren toponimoa) euskal iragan guztiarekin apurtuz eta modu honetan, jatorri galiar-erromatarreko kultura batean integratuz, gaskoiek gaskoieraz eta ez okzitanieraz hitz egiten zutela zioten eztabaidarekin amaitu nahian.
Historiografia frantsesak galiarren eboluziotik osatzen du bere herria, Galiatik, eta euskaldunak soberan daude jatorri homogeneo horretan. Espainian adibidez, ez zen horrelakorik izan, historikoki euskera iberieran barneratuta zegoelako, eta zeltak lurralde iberiarrak konkistatu zituzten inbasoreak baino ez zirelako, horrela zeltiberiera sortuz, Galiaren bertsio espainiarra, Zeltiberia. Orduan signario iberiarra deszifratzean iberiera eta euskera loturarik ez dutela ikusten da eta euskaera traba egiten hasten da Frantzian gertatzen den bezala. Orduan abandonaturiko teoria bat (K.o. VI. mendean Frantziak datorren euskalduntze berantiarra) kutxatik berreskuratu, egokitu eta indar berrituekin itzuli da.
Bitxia da Pirineoen bi aldeetan beti “mito” hitza guri leporatzea, azken finean, euskal kulturako lurrak euskalduna ez zen beste kultura batekoak zirela “frogatu” nahi izateko!
Beraz, VI. mendean Espainia eta Frantzian ez bazen euskera hitz egiten, nire ustez, VI. mendean euskaldunak Martetik Espainia eta Frantziara Tchapa Hay (“Izarren atea” edo “Star Gate” ingeleraz, antzinako egiptoera ezagutzen ez dutenentzat) batzuen bidez teletransportatuak izan ginela egingarriagoa ikusten dut.
—————————————————————————————————————————
Testuan egiten den irakurketa oso interesgarria da, Espainiako Cultura Ministerioa eta euren hemengo lagunak bultzatzen ari diren euskalduntze berantiarra frantsesen kalkoa delako, baina gure uste apalean akats txiki bat dago: Euskeraren eta iberieraren artean badago antzekotasuna, zenbakietan eta hitz askotan ikusten duguna.
(ikus ponentzia honen 16. orrialdetik aurrera:
http://euskerarenjatorria.eus/wp-content/uploads/2020/12/14_Biltzarra_06_Alana.pdf)
)
Gertatzen zaiena da zeltiberismoa sortu zutela iberiera eta euskera bazterrean uzteko, alegia, penintsulako jatorrizko herrion kultura, hizkuntza, etab. kareletik botatzeko eta etorritakoen pentsamoldeak zabaltzeko.
Some smartphone apps are also designed to help you remember to take medication and provide reminders. viagra 100mg If you switched to a birth control pill that provides placebo pills, make sure to take them after you have finished the pills.