Iruña-Veleiako altxorrak - Kristautasuna - Kalbarioa
Grafito hau berezia bezain polemikoa da. Jesus bi lapurren artean ikusten da gurutzean iltzatura, eta behealdean bide bat, Haedes edo Infernurako jaitsiera ote?
Zer du Jesusek gainean? Faltsutasunaren aldekoek milaka aldiz esan digute RIP jartzen duela eta horregatik dela faltsua, garai hartan sigla hori erabiltzen ez zelako. Baina epaiketan Museoko bi zaharberritzaileek epaileari baieztatu zioten mikroskopioarekin aztertu zutela eta ez duela RIP jartzen, baizik eta hiru marra direla (santutasunaren ikur), azala harrotuta dagoelako. Eta benetakoa dela haientzat.
Zergatik da garrantzitsua grafito hau? Bada, Erromako lehen Kalbarioak V. mendekoak direlako eta hau III. mendekoa izango litzatekeelako. Horregatik esan zuen Vatikanoko Museoko aholkulari batek faltsua zela. Baina, egia esan, beste leku batzuetan ere aurkitu dira III. eta IV. mendeko Kalbarioak (Mediterraneoaren ekialdean).
Gainera, Iruña-Veleian 3 Kalbario aurkitu zituzten. Altxorra! Munduan ia bikoiztu egin dugu Iruña-Veleiarekin V. mendea baino lehenagoko kalario kopurua. Primeran!
Kalbarioetako bat hezurrean egina dago. Hezurra Carbono-14 probaren bidez datatu daiteke eta 600 euroren truke hezurra noizkoa den jakin dezakegu (Carbono-14 arkeometriako probarik merkeena da). Ondoren, hezurrak 1.700 urte inguru dituela ikusten bada, beste proba bat egin behar da: antzeko zerbait marrazten saiatu garai bereko hezur batean. Baina erraza da egiaztatzea hezur zahar batean ezin dela hezur fresko batean bezala idatzi.
Paleopatologo batek azaldu zigun bezala, proba honekin jakingo genuke ez dela azken 300 urteetan idatzi, duela askoz lehenago baizik. Hau da, hezurren datazioek ez dute zehazten haien gainean egindako inskripzioei dagokien mendea (adreiluetan zehaztu daitekeen bezala), baina bai grafito horren benetakotasuna edo faltsutasuna. Hau da, 600 eurorekin jakin dezakegu hezur-kalbarioa altxor ikaragarria den ala ez, eta dirutza balioko lukeen ala ez. Eta egia bada, Iruña-Veleian agertutako beste kalbarioak ere egiazkoak direla ondorioztatzea litzateke logikoena. 600 euroren truke!!!!
Zer pentsatu behar dugu Iruña-Veleiako kalbarioekin?
Kristautasuna ez zela Erromatik Europako beste lurraldeetara hedatu, alderantziz baizik?
Euskeraren Jatorria
Iruña-Veleia kanala