Iruña-Veleiako altxorrak - Euskara - Gure hizkuntzan agertutako hitzak*
Iruña-Veleian 70 bat hitz desberdin agertu dira III., IV. eta V. idatzita, batzuk behin baino gehiagotan eta beste batzuk esaldi osoen barruan. Gainera, hitz eta izen asko latinez idatzita. Testuen artean badira hitzak, aditzak, izenak, eta toponimoren bat ere, eta horregatik, gure hizkuntza ikertzeko izan dugun altxorrik handiena da. Etorriko diren mezuetan horietako garrantzitsuenak aztertuko ditugu.
Iruña-Veleia aurretik hitz solte batzuk agertu ziren eta esaldi bat X. mendean:
a) Iberierazko grafian: Txanponak (Bascunes/Barscunes, Arsaos, Benkota, Bentian, Umaanbate, Arsaos, Arsakos, Kaiskata, Ontikes, Kaiskata) eta inskripzio batzuk, garrantzitsuena Andelos-koa: Likine aboloraune ekiar bilbiliars (bere balizko esanahia: Abolo de Bilbilis –Calatayud-ek eginiko mosaikoa).
b) latinezko grafian: pertsona-izenak edo jainkoak Akitania, Soria, Errioxa, Araba, Nafarroako estelatan… (Anderexo -anderetxo-, Belex -beltza-, Bihoxus -bihotz-, Cison -gizon-, Illuna -iluna-, Ummesahar -ume zahar-, Sesenco -zezentxo), kronistek idatziriko herrien aipamenak (Oiarsso, Iturrissa…) eta Donemiliagan, X. mendean agerturiko bi esaldiak: Izioki dugu, Guek ajutu ez dugu (Eduardo Mtez.: Pozten gara, merezi izan genuelako).
Hau da, Iruña-Veleiako euskara ordurartete aurkitutako guztia baino gehiago aurkitzea izan da, dena leku berean; eta esaldien kasuan Donemiliagakoak baino 7 mende lehenago.
Argibide gehiago
Iruña-Veleiako testuak: Iruña-Veleiako ostraken argazkiak eta testuak, gaika
https://blogak.goiena.eus/elexpuru/2009/05/15/ostraketako-euskal-testuak/
Iberierazko testuak: http://euskerarenjatorria.eus/?p=37952&lang=es
Jainko-jainkosen eta pertsonen izenak:
Akitanian:
Antroponimoak: Belexeia, Lavrco, Borsei, Andereseni, Nescato, Cissonbonnis, Sembecconi, Gerexo, Bihossi, Talsconis, Halscotarris…
Teonimoak: Baigorixo, Ilunno, Arixoni, Artahe, Ilurberrixo, Astoiluno, Haravsoni, Leherenno…
Nafarroan, Araban, Errioxan eta Sorian:
Antroponimoak: Sesenco, Ummesahar, Ederetta, Serhuhoris, Dusanharis, Abisunhar…
Teonimoak: Larrahe, Loxae / Losae, Lacubegi, Selatse / Stelaitse, Helasse, Errensae.
Donemiliagako esaldien itzulpen proposamena (Eduardo Martinez)
Euskeraren Jatorria
Iruña-Veleia kanala
Iruña-Veleiakoa baino lehen azalduriko testuak iberiera eta latinerazko grafian
turria: Wikipedia
OSTRAKA EUSKALDUNEN EDUKIAREN SINTESIA (J. M. ELEXPURU)
1.- ZENBAKIAK
Zenbakiak gutxigora-beherakoak dira, askotan ez baitago argi euskarazko hitzak diren ala ez. Esan behar da, baita ere, haietako asko bi aldeetatik idatzita daudela, eta badago bat ertzetan ere hizkiak dituena.
Ostrakak euskaraz
Euskarazko inkripzioak dituzten ostrakak, guztira: 57
Alde edo aurpegiak, guztira: 75Euskerazko hitzak
Euskerazko hitzak dituzten ostraketako hitzak, edozein hizkuntzatan, guztira: 245
Euskarazko hitzak, guztira (errepikatuak barne): 170
Euskarazko hitz desberdinak, guztira: 70Euskal ostrakak agertu zireneko lekuak eta kopuruak
Harresi barruan
3. sektorea: 1 pieza
5. sektorea: 3 edo 4 pieza, bat ezik zalantzazkoak
6. sektorea: 23 pieza 35 aldetan idatzita.
12. sektorea: 4 pieza, 5 aldeHarresietatik kanpo
28. zundaketa: 3 pieza, 5 alde
32. zundaketa: 14 pieza, 18 alde
47. zundaketa: 1 pieza
60. zundaketa: 1 pieza
120. zundaketa: 1 pieza
Kontesturik gabe: 32. EDUKIAK
Izen arruntak: ama, amet(s), araina, ata, etxe?, (g)ison?, ilar, iri?, isar, (a)laba, lagun, lore?, leio, lura, mai?, (a)mona, (a)naia, neba, ogia, (ar)reba, reinu, santu, (o)saba, (i)seba, su/sua, ur, urte, urso, c/zordun?
Izen-lagunak: aros, be(l)t(z)a, gori, polita, urdin, zuri
Aditz nagusiak: arrapa, bisi, eda/edan, egin, elosi?, ent(z)u(n), er(r)e, eskon, ian, il, izan, lo, nahi
Aditz formak: badi, na, ta, tu, serana, laike?
Posesiboak eta izenordeak: geure, haie(?), nere, neu, neure, zeure, zuene, zure
Aditzondoak: beti, gau(r), zuti(k?)
Deklinabide atzizkiak: -I: nebai, rebai, zordunai; -RE: atare, nere, neure, geure, zeure, zure; -N: Roman, Veleian; -TAN: sutan, zutan
Atzizki sintaktikoak: esquero, -la?
Pertsona izenak: Antonino, Baho?, Cipriano, Corne, Elosi?, Laike?, Marcus, Mario, Mirto, Neu?, Samuel, Set, (I)van.
Bibliako pertsonaiak: Iesus, Ioshe, Maria, Mirian, Yavhe
Toponimoak: Roma, Veleia, Veleia Gori, Veleia Nova.