Bloga

Últimas noticias / Azken Albisteak
Iruña-Veleiako altxorrak - Euskara - Lurra - Sua - Ilar (lurra, sua, ?)

Iruña-Veleiako altxorrak - Euskara - Lurra - Sua - Ilar (lurra, sua, ?)

Egilea: Euskeraren Jatorria • Larunbata, 2020ko maiatzaren 16an

Adreiluan egindako grafito honek hautsak harrotu ditu euskararen jatorriaren ikerketan. Gaur egun irakasten den Euskal Filologiaren arabera eta Mitxelenak bultzatuta, euskerazko -A determinatzailea nahiko berantiarra omen da eta Erdi Aroan erromantzeen eraginez zabaldu zela irakasten da.

Iruña-Veleian determinatzailerik gabeko hitzak badaude ere, amaierako -A gabe, “urdin”, “izar”…, beste batzuk amaierako A dute “lurra, “sua” eta “arraina”. Beraz, Erdi Arokoa dela dioen teoria indargabetuta geratu da.

Letren Fakultatean, ordea, ez daude azken 40 urte hauetako teoria eta apunteak aldatzeko prest eta ezer gertatu izan ez balitz bezala erakusten jarraitzen dute.

Grafito hau datagarria da, adreilu horretan noiz idatzi den jakiteko termoluminiszentzia proba egin daitekeelako. Eliseok, horregatik, adreilu batzuk datatzea eskatu zuen baina ez dira orain arte datatu nahi izan.

Zergatik?

Euskeraren Jatorria
Iruña-Veleia kanala

eskutik

Ikus Txalsek igorritako mezu guztiak

Iruña-Veleia Martxan ekimena

Contacto: irunaveleiamartxan@gmail.com

Erlazionaturiko postak

Utzi erantzun bat

Zure helbide elektronikoa ez da publiko egingo Derrigorrezko guneak markaturik daude *