Soriako hilarrien erakusketa urtarrilaren 24 arte zabalik eta hitzaldia 22an
Hedabideek ia aipatu ez duten albiste interesgarria dakarkizuegu hemen: Soriako hilarri garrantzitsuen erakusketa urtarrilaren 24ra arte luzatuko da. Erakusketa horretan, besteak beste, “Sesenco” hilarria ikusi ahal izango da. Esan bezala, hilarri hauek Akitaniako euskerazko hilarri zaharren bezainbesteko garrantzia hartzen ari dira, euskerak K. osteko lehen mendeetan izan zuen hedadura hobeto ezagutu ahal izateko.
Gainera Eduardo Alfarok, lanean 20 urte baino gehiago hilarri garrantzitsu hauek biltzen daramatzan ikerleak, hitzaldi bat emango du Bergarako Seminarioan. Hitzaldi horretan 125 pertsonarentzako tokia egongo da hilaren 22an, ostiralez, 17: 30ean.
Joan nahi izanez gero, aldez aurretik eman behar da izena esteka honetan: hemen.
Informazio gehiago: Inscripción-Izena ematea.
Informazio gehiago: Laboratorium Museum