Blog

Últimas noticias / Azken Albisteak
Iruña-Veleiako epaiaren aurrean: ez daitezen grafitoak suntsitzera ausartu!! /  Ante la sentencia de Iruña-Veleia:  ¡¡que no se atrevan a destruir los grafitos!

Iruña-Veleiako epaiaren aurrean: ez daitezen grafitoak suntsitzera ausartu!! / Ante la sentencia de Iruña-Veleia: ¡¡que no se atrevan a destruir los grafitos!

Iruña-Veleiako epaiaren aurrean: ez daitezen grafitoak suntsitzera ausartu!!

Iruña-Veleia Argitun El Correoren bidez izan dugu gaur epaiaren berri, prozesu honetan ohikoa bihurtu dena eta ezarri diguten sistema judizialaren “mailaren” erakuslea dena. Epai horren aurka gaudela adierazi behar dugu honako arrazoi hauengatik:

Epaiketan eskubide guztiak urratu dira, Eliseori ez diotelako grafitoak Europako laborategi onenetan datatzeko baimenik eman, azken 12 urte hauetan utzi ez dioten moduan. Hori onartezina da. Faltsuak direla uste badute, zergatik ez diote utzi beste laborategi batean egiten uzten?

Hasieran 400 grafito faltsuak zirela zioten eta orain Epaileak 36 direla dio eta hori esateko Ministerio de Culturaren laborategiak egindako analitika bat erabili dute, baina laborategi hori ez da inpartziala, Ministerio horretako kide batzuk euskalduntze berantiarra zabaltzen ari direlako eta Iruña-Veleia hankaz gora jartzen diotelako teoria hori. Gainera epaiketan perituak frogatu zuenez, azaletan zeuden metal modernoen arrastoak ez direla idaztearen ondorioz egindakoak, garbitzean edo garraiatzean kontaktuen bidez itsatsitakoak baizik. Zeren beldur dira beste laborategitan egiten ez uzteko?

Epaiketan ikusi genuenez, Museoko langile berriztatzaileek grafitoak mikroskopioan aztertu ondoren haientzat benetakoak zirela esan zuten, adibidez, ez duela RIP jartzen, hiru santutan marrak direla, deskontxatuekin. Zergatik epaileak ez ditu adierazpen garrantzitsu horiek kontuan hartu?

Lurmenek urte askotarako kontratua zuen eta ez zuen gauza arraroak agertzeko inolako interes ekonomikorik, Epaileak dioen moduan. Agertzen ari diren platerekin, pitxarrekin eta bestelako tresnekin, konpontzen ari ziren hormekin…Hemen onura atera duen bakarra EHUko Arkeologia Saila izan da, Lurmen kanporatu ondoren haiek sartu zirelako eta 1.500.000 eurotik gora kobratu dutelako. Eta egin zuten lehenengo gauza, buldozerrarekin egindako triskantza hura izan zen. Zergatik ez dute akusatuen jesarlekuan egon behar dena jartzen, hau da, EHUko Arkeologia Saila?

Epaiketan ez dute frogatu nork faltsifikatu omen zuen, noiz eta nola. Orduan, nola da posible delitu bat dagoela esatea frogarik gabe?

Iruzurraren delitua ere onartezina da, Cerdanen lanagatik Eliseok ez duelako euro bat ere kobratu. Nola leporatu ahal zaio hori?

Une honetan inoiz baino beldur gehiago dugu grafitoak ez ote dituzten suntsituko. Ez daitezela hori egiteko ausartu!

Lurmenek, noski, epai bidegabe hau errekurrituko du.

Justizia datazioak egiten lortzen dugunean egongo da. Bitartean hemen izango gaituzte aurrez aurre, euskeraren eta herri honen duintasuna defendatzen!

Iruña-Veleia Argitu

2020ko ekainaren 10ean

————————————-

Ante la sentencia de Iruña-Veleia: ¡que no se atrevan a destruir los grafitos!

Iruña-Veleia Argitu ante la sentencia que nos ha dado a conocer de El Correo, lo cual es una muestra del “nivel” del sistema Judicial impuesto, debemos manifestar nuestra oposición a la sentencia por los siguientes motivos:

– En el juicio se han vulnerado todos los derechos al no haber permitido a Elíseo datar los grafitos en los mejores laboratorios de Europa, como no se le ha permitido en los últimos 12 años. Esto es inaceptable. Si creen que son falsos, ¿por qué no le dejan hacerlo en otro laboratorio?

– Al principio decían que eran 400 grafitos falsos y ahora la Juez dice que son 36 y para poder decir eso han utilizado una analítica realizada por el laboratorio del Ministerio de Cultura. Pero ese laboratorio no es imparcial, porque algunos miembros de ese Ministerio están difundiendo la euskaldunización tardía y como Iruña-Veleia pone patas arriba dicha teoría, están haciendo lo indecible para argumentar que son falsas. Además, en el juicio el perito demostró que los metales modernos de esos 36 grafitos no eran consecuencia de una inscripción reciente porque tenían muy pocas micras sino que habían sido adheridos por contacto durante la limpieza o el transporte. ¿A qué tienen miedo para no dejar otras dataciones?

– Como vimos en el juicio, las restauradoras del Museo, tras analizar los grafitos en el microscopio, dijeron que eran verdaderos para ellas. Por ejemplo, que no pone RIP, sino que son rayas de santidad, con desconchados. ¿Por qué la juez no ha tomado en consideración estos testimonios tan importantes?

– Lurmen tenía un contrato por muchos años y no tenía ningún interés económico en que aparecieran cosas raras, como dice la Juez. Con los platos, jarras y todo tipo de objetos normales que iban apareciendo, con las paredes que estaban arreglando… era suficiente. El único que se ha beneficiado aquí ha sido el Departamento de Arqueología de la UPV/EHU, porque ellos entraron tras la expulsión de Lurmen y cobraron más de millón y medio de euros. Lo primero que hicieron fue el destrozo con la excavadora. ¿Por qué no ponen en el banquillo a quien de verdad tenía que estar: a los de Arqueología de la UPV por el destrozo con la excavadora?

– En el juicio no se ha probado quién debió falsificar según ellos, ni cuándo ni cómo. Entonces, ¿cómo es posible que se diga que hay un delito sin aportar ninguna prueba?

– El delito de estafa también es inadmisible porque Eliseo no se quedó ni un solo euro por el trabajo de debía hacer realizado Cerdan. Por lo tanto ¿cómo se le puede acusar de estafa?

En este momento tenemos más miedo que nunca a que los grafitos sean destruidos. ¡Que no se atrevan a hacerlo!

Lurmen va a recurrir, evidentemente, esta injusta sentencia.

Solamente lograremos que haya justicia cuando consigamos que se hagan las dataciones en laboratorios europeos. ¡Mientras tanto, aquí nos tendrán de frente, defendiendo la dignidad del euskera y de este pueblo!

Iruña-Veleia Argitu

10 de junio del 2020

Txals

Ver todos los mensajes por Txals

Iruña-Veleia Martxan ekimena

Contacto: irunaveleiamartxan@gmail.com

Posts Relacionados

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *