Irulegiko eskuaren idazkuna: informazioa, Jatorria-Historiazaleok-Iruña-Veleia Martxanen erantzuna, lehenengo proposamenak eta jendearen irudimena
a) Eskuari buruzko informazioa
Nola hasi ziren, nortzuk… “Aranzadi 2007an sartu zen aztarnategian, bertako udalak eskatuta. Arangurenen oraindik auzolana indarrean dago, eta 2006an herritarrak gailurra garbitzen hasi zirenean tamaina handiko harlandu pare bat topatu zituzten. Bazekiten han Erdi Aroko gaztelu bat zegoela eta aztarnak aurkitzean ikusi zuten profesional batzuen laguntza behar zutela. 2007an lehen mugapen bat egin zen, eta hala jakin genuen mendi magalean behera bazegoela Burdin Aroko herrixka bat. Baina Arangurengo herriaren nahia zen lehendabizi gazteluan zentratzea. Hamar urteren ondoren, fase hori amaitutzat eman eta herrixkan hasi ginen lanean….”
b) Ondorioak: Irulegiko eskua ikusita, Euskeraren Jatorria, Historiazaleok eta Iruña-Veleia Martxan elkarteok ETBri euskalduntze berantiarraren dokumentala betiko kentzeko eskatzen diogu
Irulegiko idazkunari buruz, hiru elkarte hauek azalpen hauek egin nahi ditugu:
Irulegiko idazkunak ETBk eta Alberto Santanak bultzatutako Euskalduntze Berantiarraren dokumentala gezur hutsa dela berriz ere baieztatu digu. Hori aspaldi bagenekien, dokumentala bultzatu zuten Maite Iturberi eta Alberto Santanari zuzenean esan genien bezala: euskal toponimia eta hidronimia, euskal izenak Soria, Burgos, Araba, Nafarroa, Errioxako hilarrietan, Iruña-Veleiako idazkunak, arrazoi politikoak erromatarren zapalketagatik… Horrez gain, gainerako “Baskoniako beste historia” dokumental batzuk zalantzan jarri behar direla uste dugu, erabilitako metodologia oso zientifikoa ez dela izan baieztatuta geratu delako.
Arantzadiri egindako lana eskertzen diogu eta beste testua ekartzeko eskaera. Baina beste talde arkeologiko batek Irulegin topatu zuen beste testu bat Zaragozako Beltran irakaslearen esku bahituta dagoela ere salatu nahi dugu eta horregatik berau Nafarroako Gobernuari beste idazkun hori ekartzea eta ikertzeko publikoki uztea eskatzen diogu
Seguraski ez da euskal testurik zaharrena, bai ordea osatuenetako bat. Albisteetan aipatu dena pixka bat zalantza jarri behar dela uste dugu, eta lehen idazkuna dela arinegi jarri dela uste dugu. Euskal Herrian baditugu K.a. I eta II. mendeko txanponak euskal testuekin (Barskunes…), baditugu testu batzuk: Mendigorriako Andelosekoa, Bianako txerriaren testua eta besteren bat. Luis Azkona nafarraren lan honetan (http://euskerarenjatorria.eus/wp-content/uploads/2020/05/ESCRITURAS-DE-LOS-BARSKUNES.pdf) Euskal Herrian topatutako iberiar grafiazko baina euskeratik interpretatu daitezkeen testu zahar batzuk ikusi daitezke.
Itzelezko garrantzia. Testua, denek esan duten bezala, izugarrizko garrantzia dauka arrazoi askorengatik: testu luzeena da, hitzak bereizita idatzita dago, testuingurua badugu (etxe baten atean), lehenengo hitzak ez du zalantzarako zirrikiturik uzten eta gure betiko euskera dela ikusten dugu, nahiz eta Gorrochateguik “lengua vasconica” deitu.
Manuel Larramendik bota zuen teoria berriz ere baieztatu dela esan behar dugu, alegia euskera aspalditik hizkuntza idatzia ere izan zela.
Iruña-Veleiakoko grafitoen aldeko aurkikuntza da Ikusten delako herritarrek idazten eta irakurtzen jakitea ez zela salbuespen bat izan.
Iberiera eta bere grafia ikasteko beharra. Nahiz eta unibertsitateetatik eta euskal establishmentetik iberiera gauza arrotzat hartu eta bazterrean utzi, ez dugu ahaztu behar Italiatik Kanariak uharteetaraino erabili zela idazkera hori eta Euskal Herria eremu zabal horren erdian dagoela eta beraz, euskaldunok badugula berori ikertzeko beharra. Euskeraren Jatorriak iberista askorekin batera Lengua Iberica abian jarri genuen orain 7 urte hain zuzen ere bide horri ekiteko.
Eskerrik asko. Azkenik, larunbat honetan Iruña-Veleiaren aurkako erasoa hasi zenetik 14 urte betetzen direnean eta Euskeraren Jatorriak bere 16. Biltzarra egingo duenean opari hau izatea, besteak beste hango grafitoei beste bultzada txiki bat emateko, bihotzez eskertzen diogu Anbotoko Mariri.
Euskeraren Jatorria Elkartea, Historiazaleok, Iruña-Veleia Martxan
c) Lehenego interpretazioak
Horrelako gai bat zuhurtziaz hartu behar da eta denbora beharko da ondo aztertzeko. Hala ere, ikerketa prozesu horretan lagungarriak izan daitezke jasotzen hasi diren ekarpenak:
Paulo Arrietarena eta Juan Inazio Hartsuagarena
Paulo Arrieta
Juan Inazio Hartsuaga
Irulegiko eskuarako proposamen bat
Juan Martin Elexpuru
Irulegiko eskuaz
c) Jendearen irudimena: sareetan zabaltzen ari diren gauza politak
d) El Correo eta Gorrochategui
Analfabetoak? beti izan dugu estatu mailako irakurketa indize altuenetakoa? Eskerrak Larramendik ondo zekiela….