Blog

Últimas noticias / Azken Albisteak
Iñaki Aldekoari Iruña-Veleia argitzen laguntzeagatik eskerrak emanez!

Iñaki Aldekoari Iruña-Veleia argitzen laguntzeagatik eskerrak emanez!

Iñaki Aldekoari Iruña-Veleia argitzen laguntzeagatik eskerrak emanez!

Iñaki Aldekoak, Aralar alderdiko Arabako batzar nagusietako ordezkari gisa bizi izan zuen Iruña-Veleiako estatu kolpea, Aldundiak 2012ko azaroaren 19an Lurmen kanporatu zuenean eta grafitoak faltsuak direla lau haizetara zabaldu zuenean.

Egunkarietan erasoak hasi zirenean El Correoren eskutik, egin zuen kasu horietan egin behar dena: arakatzen eta galdetzen hasi. Lehenengo gauza Henrike Knorrengana joatea izan zen, orduan Euskaltzaindiaren lehendakariordea eta Euskal Filologiako katedraduna EHUn zena. Henrikek argi esan zion bere ustez egiazkoak zirela baina agian Lurmenek proposatutakoak baino berriagoak, San Juan komentua IX. mendera arte egon zelako han eta agian estratuak aztertzerakoan erratzeko aukera egon zitekeelako baina Eliseoren fede onari buruz ez zuen zalantzarik erakutsi.

Orduan bidegabeki Lurmen indusketatik kanporatu zuen Lorena Lopez de Lacalle EAko diputatuarengana joan zen eta Henrikeren eritzia bota zion. Eta Lorenak honela erantzun zion gazteleraz: «Iñaki, Vatikanoko Museora deitzen dugun bakoitzean gutaz barre egiten dute»;. Hau ikusi zuenean Iñaki Batzar Nagusian gaia argitzeko ekimenen bat burutu zuen, Aralarren izenean, Podemosetik kanporatutako hiru batzarkideekin batera bakarrak izan direnak, 12 urte hauetan, gai hau argitzeko zerbait egin dutenak. Gainerako alderdiek ez dute inoiz ezertxo ere egin eta beti beste alde batera begira egon dira.

Esaldi labur baina garrantzitsu hau gertatutakoa ulertu ahal izateko funtsezkoa da. Esaldi hau Eusko Jaurlaritzan 2019an egin zen bilera batean esan zuen. Bilera horretan lehenengo aldiz Iruña-Veleia Argituko bi kide, Iñaki Aldekoarekin laguntzarekin, batzartu ziren Bingen Zupiria kultura sailburuarekin eta Mikel Aizpuru kultura zuzendariarekin.

Eskaera argia egin zieten: epaiketa gelditzeko eta datazioak egiteko. Bingenen erantzuna lotsagarria izan zen: epaiketa egin dadila eta gero ikusiko genuela. Argitukoek gobernuko ordezkariei argi esan zieten ganorazko dataziorik gabe Jaurlaritzak epaiketan 300.000 euroko isuna eskatzea onartezina zela eta funtsik ez zuela. Batetik onartezina zen euskal herritar bat zientifikoki ondo frogatu barik zigortu nahi izatea. Bestetik Jaurlaritzaren iritziz faltsuak baziren ez zelako normala grafiko bakoitzeko 500 euroko isuna eskatzea baliorik ez zuten zeramiketan marrazteagatik.

Iñaki Aldekoak aipatutako Lorenaren esaldia zergatik da garrantzitsua? Bada argi erakusten duelako Lorenak grafitoak laborategietara bidali eta horiei galdetu beharrean, Vatikanora bidali eta haien iritzian oinarrituta hartu zuelako erabakia.

Iñakik SOS Iruña-Veleia eta Iruña-Veleia Argituko prentsaurrekoetan eta ostegunero Aldundiaren aurrean egiten ziren enkarteladetan parte hartu zuen sarritan. Eta Deiara bidalitako artikulu batean Iñakik bere iritzia argi azaldu zuen: https://blogak.goiena.eus/elexpuru/2021/04/09/inaki-aldekoa-hil-da/

Eskerrik asko Iñaki, egindako ahaleginagatik eta gaia argitzeko emandako laguntzagatik!!!
Iruña-Veleia Martxan!
2021.04.20

Iñaki Aldekoa Azarloza (2011) Wikipedia

 

Agradecimiento a Iñaki Aldekoa por ayudar para esclarecer la verdad de Iruña-Veleia!

Iñaki Aldekoa vivió el golpe de estado de Iruña-Veleia como representante del grupo Aralar en las Juntas Generales de Araba, cuando la Diputación expulsó a Lurmen el 19 de noviembre de 2012 y difundió a los cuatro vientos que los grafitos eran falsos.

Cuando empezaron los ataques en los periódicos de la mano de El Correo, hizo lo que hay que hacer en estos casos: empezar a investigar y preguntar. Lo primero fue ir donde Henrike Knorr, entonces vicepresidente de Euskaltzaindia y catedrático de Filología Vasca en la UPV. Henrike le dijo claramente que en su opinión los grafitos eran verdaderos pero quizá algo más recientes de lo propuesto por Lurmen, porque el convento de San Juan estuvo allí hasta el siglo IX y quizá existiera la posibilidad de equivocarse al examinar los estratos, pero sobre la buena fe de Eliseo no mostró ninguna duda.
Entonces fue donde la diputada de EA que expulsó injustamente a Lurmen de la excavación, Lorena López de Lacalle, y le dijo la opinión de Henrike. Y Lorena le contestó: “Iñaki, cada vez que llamamos al Museo del Vaticano se ríen de nosotros”.

Al escuchar las palabras de Lorena, Iñaki llevó a cabo una iniciativa para esclarecer el tema en las Juntas Generales en nombre de Aralar. Iñaki y años más tarde los tres junteros expulsados de
Podemos, han sido las únicas personas que en estos 12 años han hecho algo para esclarecer el tema en dicha entidad. El resto de partidos nunca ha hecho nada y siempre han estado mirando para otro lado.

Esta breve pero importante frase es fundamental para poder entender lo ocurrido. Esta frase nos la mencionó Iñaki Aldekoa cuando nos acompañó a dos miembros de Iruña-Veleia Argitu a una reunión que tuvimos con el Consejero de Cultura Bingen Zupiria y el Director de Cultura del Gobierno Vasco

Mikel Aizpuru. Les hicimos una petición clara: parar el juicio y hacer las dataciones. La respuesta de Bingen fue vergonzosa: “Que se celebre el juicio y luego ya veremos”. Les dijimos claramente a los representantes del gobierno, que era inaceptable y carecía de fundamento que el Gobierno Vasco pidiera en el juicio una multa de 300.000 euros sin hacer las dataciones necesarias. Por un lado, era inaceptable querer castigar a un ciudadano vasco sin demostrarlo científicamente. Y por otro lado, si el Gobierno Vasco consideraba que eran falsos, no tenía sentido pedir una multa de 500 euros por grafito, por dibujar en cerámicas que no tenían valor.

¿Por qué es importante la frase de Lorena citada por Iñaki Aldekoa? Porque demuestra que Lorena en vez de enviar los grafitos a los laboratorios y preguntarles a ellos, los envió al Vaticano y tomó la decisión en base a la opinión de Roma, algo, por supuesto, nada científico. Por eso la Diputación se ha negado estos 12 años a enviar a laboratorios de prestigio los grafitos.

Iñaki participó en las ruedas de prensa de SOS Iruña-Veleia e Iruña-Veleia Argitu y en las encarteladas que se celebraban todos los jueves frente a la Diputación. Y en un artículo enviado a Deia, Iñaki expuso claramente su opinión: https://blogak.goiena.eus/elexpuru/2021/04/09/inaki-aldekoa-hil-da/

Gracias Iñaki por el esfuerzo que realizaste y por toda la ayuda que nos has dado para saber la verdad!!

Iruña-Veleia Martxan!
20.04.2021

Foto superior : Iñaki Aldekoa Azarloza, 2011. urtean, Aralarren ekitaldi batean. JUANAN RUIZ / FOKU

 

 

Txals

Ver todos los mensajes por Txals

Iruña-Veleia Martxan ekimena

Contacto: irunaveleiamartxan@gmail.com

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *