Cartas al director: en distintos medios con el tema de I-V.
Zuzendariari eskutitzak
Iruña-Veleia. Zientziak berez hitz egin du
(Berria y Naiz)
Mikel Arrieta Iraola
2020 URR. 28
Zientzia zientzia!! Han eta hemen entzuten dugu, baina Iruña- Veleian zientziak hitz egin du.
Aurkitutako piezak aztertzeko autoritatea, jakintza eta sona akademikoa handiena zuten eta duten ikerlariek bat datoz faltsutuak daudela esaterakoan, analitikak egin dira eta aurkikuntza arkeologikoak balioesteko espezializatuta dagoen garrantzi handiko laborategi batek ere piezak faltsutuak daudela berretsi zuen. Ez dut uste oker nagoenik esaterakoan Euskal Herriko Instituzio akademiko eta zientifikoetan ere gehiengo oso handi batek ere, egin diren ikerketak aztertuta ondoren , faltsutzearen ideiaren aldekoak direla. Beraz zientziak hitz egin du jada. Eta gustukoa izan edo ez zientziak bere posizioa argi utzi du.
Jakina da gutxiengo batek, zilegitasun osoarekin, ez datorrela bat iritzi nagusiarekin. Egin diren frogen emaitzekin gustura ez eta gehiago eskatzen dute. Eskubidea dute. Baina egia da iritzi hori dutenen argudioek ez dutela lortu, oraingoz, oihartzun handirik mundu akademiko eta zientifikoan. Bildu dituzten aldekotasunak oso mugatuak eta urteak joan eta urteak etorri hasierakoak mantentzen dira, ez da handitu taldea. Egoera aldatu dezakeen aurkikuntza iraultzailerik gerta daiteke, nork daki, auskalo, baina ez dirudi oso errealista.
Dena den Iruña-Veleian bizi duguna edozein arlo zientifikoan normala da, ez da ezer berezia. Badaude kurrikulum akademiko handiko zientzialariek aldaketa klimatikoa ukatzen dutenak, beste batzuk kreazionistak dira, egongo da hor nonbait fisikoren bat erlatibitatearen teoriaren aurkakoa. Ezin dugu pentsa zientifikoen 0a beti ados egongo direnik. Baina horrek ez du kuestionatzen komunitate zientifikoan dauden oinarrizko kontsentsu eta adostasun batzuk.
.
Azkenik esan gure herriaren historiarentzat Iruña-Veleia hiria ikaragarrizko garrantzia duela. Lehen mailako aztarnategi arkeologikoa da, sekulako altxorra dugu bertan eta orain arte izan duen baino arreta gehiago merezi du. Benetan garaia da Iruña- Veleian behar diren baliabide guztiak jartzeko eta etengabeko indusketa lanak abiarazteko. Euskal herritarrok merezi dugu!
————————–
Zaldierori 'Deskartau' ezizena jarriko diogu?
2020ko urriak 29
Patxi Alaña, Josetxo Mendia, Jose Mari Lejardi, Oier Nuñez eta Unai Alaña
2020ko urriak 29 0 Zapalketa baten aurrean herritarrak altxatzen hasten direnean, botereak iseka, zentsura eta antzeko bideak erabiltzen ditu, argudiorik ez duelako. Iruña-Veleia argitzeko Europako herrialde normaletan egiten dutena hemen eskatzen dugun bakoitzean, hau da, grafitoak laborategi on eta inpartzialetan datatzea, Zaldierok txiste txarrak eskaintzen dizkigu.
Zorionez, denborak gauzak ondo kokatzen laguntzen digu. Adibidez, epaiketan jakin izan dugu Museoko berriztatzaileentzat grafitoak benetakoak direla eta ez dela RIP agertzen, Joakin Gorrotxategik eta akolitoek mila aldiz esan diguten moduan, hiru santutasun marra baizik, zartatuekin.
Txosten grafologikoek faltsugilea Eliseo Gil zela frogatzen zutela ehunka aldiz entzun dugunean, epaiketan jakin izan dugu txosten horiek ez dutela ezertarako balio.
Julio Nuñezek eta bere lagunek grafitoak zeramikak garbitzean agertzea guztiz susmagarria zela mila aldiz esan dutenean, jakin izan dugu Museoan, soilik bi kutxa garbitzean, grafito garrantzitsu bat agertu zela.
Eliseo kaleratzeko Descartes agertzen zela ehunka aldiz entzun ondoren, epaiketan aipatu ere ez dute egin, Miscart antzeko zerbait agertzen delako.
Hala eta guztiz ere, Zaldierok Iruña-Veleian Descartes agertzen dela irudikatu digu, azken boladan eta gose greba dela eta agertzen ari diren gutun, iritzi artikulu eta abarri erantzun nahian. Argudiorik ezean, iseka.
Zaldierok euskaldunon adimen mailari barre egiten dio, tontotzat hartzen gaitu, Interneten irudia ez dugula ikusi pentsatuko du, edo ez dakigula irakurtzen.
Goiena-n agertu den gutun batean dioenez, normala da hemengo ikasleek Pisa irakurketa azterketan maila baxua edukitzea, irakasleen formatzaileek... Miscart agertzen den lekuan Descartes irakurtzen badute, izan ere, zer irakatsiko diete etorkizunean gure seme-alabak heziko dituztenei?
Zaldierok ederki daki ez dela Descartes agertzen. Agian, horregatik, euskaldun zintzoen taldetik Deskartau beharko genuke, eta auskalo non sartu.
.
————————————
¡En Iruña-Veleia la ciencia no ha resuelto nada todavía!
José Antonio Villar, Jesús Eizagirre, Miren Laka y Joseba Azkarate
Berria, 3 de noviembre de 2020
Mikel Arrieta afirma en la carta publicada que en Iruña-Veleia la ciencia ya ha hablado y ha dictaminado que son falsas.
Frente a los seis informes que apuntan a que los grafitos son falsos, hay más de veinte a favor de la veracidad, que hasta hoy nadie ha puesto en duda.
Además, el dictamen del doctor Harris, fundador de la arqueología moderna mundial, así como las cartas de Henrike Knörr y Txillardegi sugieren que pueden ser ciertos.
Ante un informe del IPCE-Ministerio de Cultura de España (Navarro) que afirma que los grafitos son falsos, otro informe de la misma institución no dice en ningún sitio que no sean ciertos (Antelo).
Frente a la opinión de algunos arqueólogos que dicen que los grafitos de Iruña-Veleia son falsos (y que tienen algún contrato desde la Diputación de Álava), para las restauradoras del Museo Bibat, tras analizarlos con microscopio, son ciertos.
El técnico que dice que los grafitos son falsos (Navarro) no tiene experiencia en estos trabajos, su laboratorio tampoco, y el método que ha utilizado no lo ha utilizado nadie hasta ahora en el mundo.
Además, el método que utilizó para «demostrar» la presencia de metales modernos no asegura que estos metales modernos se hayan añadido en la posible falsificación de ostracas, ya que se encuentran en concentraciones demasiado bajas y pueden proceder de contaminación o manipulación.
Y por si todo esto fuera poco, los que dicen que son falsos hicieron un tremendo destrozo con la excavadora, anulando otras posibles pruebas.
¿Cree que ante todo esto se puede decir «la ciencia ya ha hablado»?
Señor Mikel, estaría usted dispuesto a que si le tienen que hacer una operación de un hospital de Osakidetza, que se la haga un médico que no tiene experiencia, que se haga de un hospital que nunca ha hecho ese tipo de intervenciones y además utilice un método que nadie más ha utilizado y que está en entredicho?
————————————–
Egia ala gezurra?
Aitor Ligu
BERRIA 2020ko azaroak 6
Iruña-Veleiako grafitoak egiazkoak ala gezurrezkoak diren jakin nahian zientziak erabaki dezala lelopean ari dira borondate oneko jende dexente eta hain borondate onekoak ez diren mordoxka bat, zientziaren izenean grafitoak egiazkoak direla ondorioztatzen denean apalduko direnak bakarrik. Alegia, arrazoi ematen zaienean bakarrik onartuko dituzte froga zientifikoak. Ederra metodoa, ondorio jakin batera iritsi arte ezeri zilegitasunik ematen ez zaionean.
Gabixola jaunak, egiazkoak ala gezurrezkoak diren argitzeko «beharrezko frogak» aldarrikatzeko gose greba bat abiatu zuen, eta 99 egunetara utzi du, itxura onean prentsaurrekoa eman ondoren.
Egia ala gezurra ote da gose greba egin duela, hain zuzen, egia aldarrikatzen? Zientziak hitz egin dezala...
IRAko gazte osasuntsuak, aurretiazko patologiarik gabe eta Gabixolaren diabetes eta hipertentsiorik gabe (beste patologiak ez ditugu aipatuko): Bobby Sands (66 egunera hila), Francis Hughes (59 egunera hila), Raymond McCreesh (61 egunera hila), Patsy O'Harva (61 egunera hila), Joe McDonell (61 egunera hila), Martin Hurson (46 egunera hila), Kery Lynatz (71 egunera hila), Kieran Dohertly (73 egunera hila), Thomas McElwee (62 egunera hila) eta Michael Denne (60 egunera hila).
GRAPOkoak: Juan Jose Crespo (97 egunera hila, indarrez elikatua izan ondoren) eta Jose Mari Sevillano (175 egunera hila, indarrez luze elikatua izan ondoren).
Gogoan ditugu Joxan Kortadi eta Iñaki de Juana ETAko kideen irudi ikaragarriak.
Egia aldarrikatzeko gezurra erabili ote da? Zientziak erabaki dezala.
Eta denari buelta ematen ikasia dutenentzat, argi utzi nahi dut: uraz egindako gose greba zela saldu duela, hori ulertarazi duela (edo bidaliko diot nahi duenari atarian zuen pankarta... non ur botilaren irudiarekin gose greba iragartzen zuen). Edo agian berdin zaie gezurrez aritzea (eta borroka molde historikoa debaluatzea) euren ustezko egia lortzea bada helburu?
Egia ala gezurra? Sinesgarritasunari bederen, mesede gutxi..
https://www.berria.eus/paperekoa/5001986/022/002/2020-11-06/egia-ala-gezurra.htm
The journey, including transfers, takes approximately 11h 1m. viagra pill Get driving directions.