Prensa
Naiz Iruña-Veleia auzikoen aurkako karguak baztertu eta arkeometria probak egiteko eskatu dute
Deia La Plataforma Iruña-Veleia Argitu mantiene que los grafitos son auténticos
Berria Piezak benetakoak direla berretsi du Iruña-Veleia Argituk, epaiketaren atarian
Radio Vitoria 13.40an prentsaurreko zati bat

EITB La Plataforma Iruña-Veleia Argitu mantiene que los grafitos son auténticos (telebistan ez dute eman baina webgunean bai)


Iruña-Veleia Argitu-ren agiria epaiketaren atarian

Iruña-Veleia Argitu ekimenak bere jarrera agertu nahi du datorren otsailaren 3an Gasteizko Justizia Jauregian hasiko den epaiketa dela eta. Sekula egin behar ez zen epaiketa, gure ustez, zigor-auzitegia ez delako eztabaida zientifiko bat erabakitzeko lekurik onena.

2009an Arabako Foru Aldundiak Eliseo Gil Zubillaga Lurmeneko zuzendariaren, Oscar Escribano Sanz langilearen eta Rubén Cerdán Casilari kolaboratzailearen aurka kereilatzeko erabaki negargarria hartu zuen,Batzorde Zientifiko Laguntzaileaizenekoaren zenbait txostenetan oinarrituta. Gogoratu nahi dugu ebidentzia fisikoez egindako txosten bakarrak ez zuela ondorioztatzen ez grafitoak benetakoak zirenik eta ez faltsuak zirenik. Handik gutxira, nazio ezberdinetako hainbat adituk ondutako txostenek banan-banan ezeztatu zituzten Batzorkideen faltsutasun argudioak.

Nahiz eta ikertu beharreko pertsonak hiru bakarrik izan, instrukzio fasea amaiera gabea izan da, hamaika urte igaro baitira kereila jarri zenetik orain arte, hamaika urteko “aulki-zigorra” auzipetuentzat, benetako tortura. Eliseo Gil eta Oscar Escribano kartzela-urte luzeak bereganatzeko arriskuan daude (zazpi urte eta erdi Gilek, hiru eta erdi Escribanok), eta ia 300.000 euroko isuna ere bai “ondarearen aurkako kalteengatik”. Eta hori oraindik zientifikoki frogatu gabe dagoelarik grafito bakar bat ere faltsua dela eta are gutxiago auzipetuak direla egileak.

Era berean, gure harridura azaldu nahi dugu Isabel María Díez-Pardo Hernández epaileak, auziaren epaile bakarrak, ez dituelako deklaratzera deitu ez kereila jarri zuen politikaria, Lorena Lopez de Lacalle Aldundiko diputatu ohia, eta ezta faltsutasuna erabaki zuten unibertsitate irakasleak ere: J. Gorrochategui, J. Lakarra, A. Azkarate, J. Núñez, etab., nahiz eta bi aldeek eskatu. Guztiz ulertezina zaigu zergatik ez duten agertu behar ahozko bistan egoera honen sortzaile eta erantzule nagusiak. Benetakotasunaren aldeko txostenen egileak ere (E. Harris, R. Colmenero, U. Fritz, K. Van den Driessche, etab., ezingo dute deklaratu.

Guk geure aldetik berriro adierazi nahi dugu konbentzituak gaudela grafitoak benetakoak direla, eta ondorioz auzipetuak errugabeak direla egozten zaizkien delituetatik. Hau dela eta, Arabako Foru Aldundiari eskatzen diogu auzipetuen aurkako karguak baztertu eta azterketa arkeometrikoak eta indusketa kontrolatuak bideratu ditzala, hauexek baitira auzia betiko erabaki dezaketenak, Lurmenek eta Iruña-Veleia Argituk behin eta berriz proposatu duten bezala. Oraindik garaiz gaude.

Aldi berean, arrenka eskatzen diegu gure ondare kulturala eta historikoa zaintzeko eginkizuna duten erakundeei (Unibertsitateak, Eusko Jaurlaritza, Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, Jakiunde, etab.), zein erabakitzeko edo eragiteko ahalmena duten pertsonei, arazoari arduraz hel diezaiotela eta ahaleginak eta bi egin ditzatela auzia argitzeko.

Azkenik, dei egiten diogu gaiarekin arduratutako jende guztiari datorren larunbatean, otsailak 1, Gasteizen egingo den Bizikleta Martxan parte hartzera.Zientziarik gabe justiziarik ez/Sin ciencia no hay justiciaizango du lema,goizeko hamaiketan hasiko daLakuako autokarabanen aparkalekuan, eta zenbait geldialdi egin ondoren, eguerdiko ordu batetan amaituko da Justizia Jauregiaren aurrean, non egingo den elkarretaratzea eta azken ekitaldia.

Eginahalak egin behar ditugu auziak amaiera ustela izan ez dezan, hurrengo belaunaldiei pasatuko genieke-eta eztabaida. Egia jakin nahi dugu, edozein delarik ere. Egia jakitea exijitzen dugu.

Iruña-Veleia Argitu(Gasteiz, 2020-01-28)

 

Comunicado de la plataforma Iruña-Veleia Argitu ante el inminente juicio

La Plataforma cívica Iruña-Veleia Argitu desea expresar su postura ante el juicio que, como es sabido, se inicia el próximo lunes 3 de febrero en el Palacio de Justicia de Vitoria-Gasteiz. Un juicio que, en nuestra opinión, nunca debería celebrarse puesto que un juzgado de lo penal no es el escenario más idóneo para dirimir una controversia científica.

En 2009 La Diputación Foral de Álava tomó la nefasta decisión de querellarse contra el director de Lurmen Eliseo Gil Zubillaga, el trabajador Oscar Escribano Sanz y el colaborador Rubén Cerdán Casilari en base a unos informes elaborados por la llamadaComisión Científica Asesora,de los que el único informe sobre evidencias físicas no concluía ni veracidad ni falsedad. Posteriormente los argumentos pro falsedad esgrimidos por varios miembros de la Comisión fueron rebatidos uno a uno en los diversos informes elaborados por expertos internacionales en las materias que se encuentran en los grafitos.

A pesar de que solamente fueran tres las personas a investigar, la fase de instrucción ha sido increíblemente larga, pues han transcurrido once años desde que se interpuso la querella, once años de “pena de banquillo” para los encausados, una auténtica tortura. Eliseo Gil y Oscar Escribano se enfrentan a largos años de cárcel (siete y medio y tres y medio respectivamente), y a una multa de casi 300.000 euros “por daños al patrimonio”, y ello cuando a día de hoy no se ha demostrado científicamente que ninguno de los grafitos sea falso, y mucho menos que los encausados sean los autores de los mismos.

También queremos manifestar nuestra extrañeza porque, a pesar de la solicitud de ambas partes, la jueza única Isabel María Díez-Pardo Hernández no llame a declarar ni a la política que interpuso la querella (la ex diputada foral de cultura Lorena López de Lacalle) ni a los profesores universitarios que decretaron la falsedad (J. Gorrochategui, J. Lakarra, A. Azkarate, J. Núñez, etc). No nos explicamos por qué razón los máximos responsables de la situación creada no han de comparecer en la vista oral. También han sido excluidos de la misma los expertos que redactaron los informes pro veracidad: E. Harris, R. Colmenero, U. Fritz, K. Van den Driessche, etc.

Por nuestra parte, queremos reiterar nuestro convencimiento de que los grafitos son auténticos y que en consecuencia los acusados son inocentes de los delitos que se les imputan. Por todo lo dicho, pedimos a la Diputación Foral de Álava que retire provisionalmente los cargos y promueva las analíticas arqueométricas y las excavaciones controladas, que son las que pueden dilucidar definitivamente el caso, como han propuesto hasta la saciedad tanto Lurmen como la Plataforma Iruña-Veleia Argitu. Aún se está a tiempo.

Pedimos también a las instituciones encargadas de velar por nuestro patrimonio cultural e histórico (Universidades, Eusko Jaurlaritza, Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, Jakiunde, etc.), y a aquellas personas con poder de decisión o influencia, que tomen cartas en el asunto y se impliquen a fondo en el esclarecimiento del caso.

Por último, llamamos a las personas sensibilizadas con el tema a tomar parte en la Bizikleta Martxa que se celebrará en Gasteiz el próximo sábado 1 de febrero, bajo el lemaSin ciencia no hay justicia / Zientziarik gabe justiziarik ez. La marcha partirá del parking de autocaravanas de Lakua a la 11:00 y después de varias paradas finalizará delante del Palacio de Justicia a las 13:00, donde tendrá lugar la concentración y el acto final.

Tenemos que evitar a toda costa un cierre en falso, ya que la controversia podría colear durante generaciones. Queremos conocer la verdad, sea cual sea. Exigimos conocer la verdad.

Iruña-Veleia Argitu(Gasteiz, 28-01-2020)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos requeridos están marcados *

borrar formularioEnviar