Hondeamakina berriro Iruña-Veleian

Joan den larunbatean, ekainak 23, taldea bildu ginen Iruña-Veleiako aztarnategian Iruña-Veleia Argitu plataformak antolaturiko bisita gidatuan parte hartzeko. Harresi zaharrera hurbiltzean, egundoko ezustea hartu genuen zera ikusi genuenean: mendebalerantz jotzen duen bide zaharra, Trespuentesko zubira doana, harrotuta zegoela hegoaldeko ate ingurutik dorre erdizirkularrak dauden lekua baino harantzago. Garbi zegoen hondeamakina bat erabili zutela lanerako, egun horretan hantxe jarraitzen baitzuen, geldirik, hori bai,

Arazoa da makina ez zela mugatu bide horren gainazala kentzera, baizik eta asko sakondu zuela lur azpi arkeologikoak gordetzen duena jakiterik ez dagoen zonalde batean, Gratiniano Nietok 50eko hamarkadan kendutako zakarren azpian. Eta hau oso larria da, batez ere kontuan izanda ziurrenik erromatar garaian harresia era perimetralean inguratzen zuen bidea joango zela handik, hego aldeko atetik abiatuta, oraindik ere agerian dagoen mendebal aldeko aterantz.

Esan beharrik ez, atsekabe ikaragarria hartu genuen lurrean geratzen ziren hondakinak eta hondeamakinak han bertan utzitako zakar-piletan ageri ziren osagaiak ikustean. Izan ere, honek guztiak adieraziko luke erromatar garaiko bide bat kalteturik geratu dela. Hori erakusten du behintzat harresiaren paraleloan luzetara doan egiturak, espaloiak, bidearen iparraldeko espaloia ziurrenik, eta bidearen hegoaldean suma daitekeen haren paraleloak, lau bat metro zabalerako bidea mugatzen dagoenak. Aldi berean, lauzadura zaharraren zenbait hondar antz eman zitekeen lurrean, eta honen “ohe” gisa erabilitako buztinezko geruza ere bai, betelantzat erabilitako harriekin batera, gaineko bi geruzen oinarria, hain zuzen.

Ez dakigu hondeamakina pasatu aurretik bidearen lauzadura leku gehiagotan gordetzen zen ala ez, baina gauza ziurra da hura pasatu ondoren ez dela ia ezer geratzen , eta azpiko betelana makinak harrotu duela. Geratzen ziren hondarrak nahas-mahas ageri ziren lekuan bertan eta inguruko zakar-piletan. Labur esanda, hondeamakinak betiko hondatu du hiri zaharraren egitura arkeologiko inportante bat.

Honaino helduta, eta alde batera utzirik esku hartzearen helburua eta beharrizana, (pentsatzen dugu Iruña-Veleiako oppidumaren hegoalde atea finkatzea eta balioan jartzea proiektuaren barruan egingo zela, hori dio behintzat kartelak. Ezagutu nahiko genuke proiektu hori, diru publikoaz ordaindua da-eta) tinko salatu nahi dugu gertakizun hau, eta azalpenak eta erantzukizunak eskatu dagokionari. Nola liteke administrazio publikoak programatzea eta baimentzea hondeamakina baten erabilera hain leku sentiberan, harresiaren ondoan hain zuzen, jakinik oso litekeena zela bide egitura bat agertzea, gertatu den bezala. Iruña-Veleiako lur azpia ukitu gabe dago sakonera txikian, eta ezin da onartu esku-hartzeak, batez ere atontze lanak, paradoxikoki, lurpeak gaur arte gordetako Ondarearen bizkar egitea. Ardura falta ikaragarria iruditzen zaigu.

Azkenik, gogoratu nahi dugu Iruña-Veleia Argitu gure plataformak lehenago ere salatu dituela antzeko jarduera txarrak, jabeturik zer nolako ondorioak dakartzan honek guztiak mundu mailako ondaretzat daukaguna kontserbatzeko orduan.

 

Iruña-Veleia Argitu plataforma

 

La excavadora de nuevo en Iruña-Veleia

El pasado sábado 23 de junio, nos juntamos un grupo de personas para realizar una visita guiada alternativa al yacimiento de Iruña-Veleia, organizada por la Plataforma Iruña-Veleia Argitu. Nuestra sorpresa fue mayúscula cuando, al acercarnos a la antigua muralla, comprobamos que parte del antiguo camino –el que se dirige hacia el oeste y lleva hasta el puente de Trespuentes y en una longitud que abarcaba más allá de las torres semicirculares ubicadas junto a la puerta sur-, había sido levantado.  Resultaba evidente que se había utilizado una excavadora para ello, excavadora que de hecho allí seguía, ese día –eso sí-, parada.

El problema es que la máquina no se limitó a eliminar el firme de dicho camino, sino que profundizó más en un área donde se desconocía qué podía conservar el subsuelo arqueológico, bajo los escombros que en su día fueron retirados de allí por Gratiniano Nieto, en los años 50. Y esto es grave, máxime cuando, en época romana debió de transcurrir por allí un camino que, supuestamente, podría recorrer de forma perimetral la muralla a partir de su puerta sur hacia la otra situada al oeste, visible también hoy en día.

Y, en efecto, nuestro disgusto ha sido enorme al comprobar cómo los restos que quedaban en el suelo, así como la composición de los montones desalojados por la excavadora y dejados allí mismo, evidencian que ha quedado afectado –supuestamente- un antiguo vial de época romana. Así parece manifestarlo una estructura longitudinal paralela a la muralla que correspondería al bordillo o acera norte del vial, previsiblemente los restos de otra similar ubicada al sur y que marcaría una anchura de en torno a unos 4 m., restos muy puntuales del antiguo enlosado, así como de la capa de arcilla que serviría de “cama” a éste y un relleno de piedra de tamaño medio y pequeño sobre el que asentarían ambas capas.

Desconocemos si, con anterioridad a la intervención de la excavadora, se conservaba el enlosado del camino en mayor extensión; lo que es seguro es que, tras ella, ya no queda casi nada del mismo y que el relleno inferior sí ha sido alterado por la máquina. Así, figuraban sus restos muy removidos in situ siendo parcialmente eliminados como ha podido observarse en los montones dejados en las proximidades. Esto es, la excavadora ha llegado a  afectar, de forma irreversible, a una estructura arqueológica de relevancia de la antigua ciudad.

En este punto y al margen de plantearnos cuál ha podido ser el objeto y si era necesaria esta intervención, que suponemos vinculada al proyecto de “Consolidación y puesta en valor de la puerta sur del oppidum de Iruña-Veleia” –según figura en los carteles- y el cuál nos gustaría conocer puesto que se trata de una inversión pública, queremos denunciar este hecho sobre el cual solicitamos explicaciones y responsabilidades. Esto es, cómo es posible que la Administración foral haya programado y permitido la utilización de una máquina excavadora en una zona del yacimiento tan sensible como es la ubicada junto a la muralla, máxime cuando era previsible que pudiera aparecer una antigua estructura viaria como, de hecho, consideramos ha sucedido. El subsuelo arqueológico de Iruña-Veleia está intacto a muy escasa profundidad y no se puede consentir que las intervenciones, sobre todo las de su adecuación, se hagan, paradójicamente, a costa del Patrimonio que su subsuelo ha conservado hasta nuestros días. Nos parece de una irresponsabilidad manifiesta.

Queremos hacer constatar que nuestra plataforma, Iruña-Veleia Argitu, ya ha denunciado en ocasiones anteriores esta mala práctica, consciente del gran riesgo que ello implica para la conservación de lo que consideramos es un patrimonio universal.

 

Plataforma Iruña-Veleia Argitu

 

 

Año 2017

 

 

 

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos requeridos están marcados *

borrar formularioEnviar