Epaiketa Iruña-Veleian analitika egokiak egin gabe?

  • Eliseo Gil, Correo irakurrita, hirugarren aldiz prozedura judizialeko gai batez enteratu da. Gaur goizekoa hauxe izan da: epaiketa egongo dela
  • 20 txosten baino gehiagok grafitoak egiazkoak direla diote eta gaur egun horietako bat ere ez da zalantzan jarri izan.
  • Eliseok orain 12 urte eskatu zituen ganorazko analitikak ez dira egin (Europako esperientzia handiko laborategietan alegia) e ta horiek egin arte epaiketa abian jartzea ez du zentzurik
  • Idazkiak egiazkoak diren ala ez jakiteko letrak estaltzen dituzten karbonato kaltzikoak, sedimentuak edota kedarrak zenbat denbora inkrustatuta daramaten aztertu behar da baina hori ez dute egin nahi izan.

El Correoren gaurko portadan zera irakurtzen dugu  letra handietan: “El escándalo de Iruña-Veleia a juicio 11 años después. Eliseo Gil se sentará en el banquillo en febrero por las falsas inscripciones sobre el origen del euskera”. Eta aurrerago:  “Todas las partes han sido ya convocadas, según han sabido en exclusiva EL CORREO”.  Harremanetan jarri gara akusatuekin eta abokatuekin eta ziurtatu digute prentsaren bidez jakin dutela berria eta epaitegiko jakinarazpena gaur goizean heldu dela abokatuen eskuetara.

Iruña-Veleia Argituri eskandalagarria iruditzen zaio eta  gogor salatu nahi du akusatuak prentsaren bidez jakitea epaiketaren data, ia hamaika urte igaro ondoren. Higuingarriak iruditzen zaizkigu, halaber, Correoren kronikako lerroburuak eta edukiak: ” falsas inscripciones”, “supuestamente falsificadas por Eliseo Gil y sus colaboradores”, etab. , epaiketa mediatiko paralelora ohituak gaituen hedabide honen ibilbidearekin sintonian daudenak.

Iritzi publikoari gogorarazi nahi diogu piezen benetakotasunaren alde diharduten hogei txosten daudela, izen handiko eta nazio askotako adituek eginak, eta akusatuek lehen egunetik eskatu dituztela Arkeometrian espezializaturiko laborategietan  burututako analisi erabakigarriak, eta baita aztarnategian bertan egin beharreko indusketa kontrolatuak ere.

Zentzunezkoa iruditzen zaigu aipaturiko frogak epaiketa aurretik egitea, zeren eta frogatuko balitz piezak benetakoak direla, ez luke inolako zentzurik izango epaiketa egiteak. Aldi berean gaiaz ondo informatzeko eskatzen diogu  iritzi publikoari eta ez manipulatzen uzteko informazio gezurtiekin.

Iruña-Veleia Argitu 19.09.11  


¿Juicio en Iruña-Veleia sin analíticas adecuadas?

  • Eliseo Gil es la tercera vez que se ha enterado por El Correo de un tema de este proceso judicial. El de hoy ha sido que va a haber juicio contra él.
  • Hay más de 20 informes que defienden que son verdaderos los grafitos y al dia de hoy ninguno ha sido rebatido.
  • Las rigurosas analíticas que solicitó Eliseo Gil hace 12 años no se han realizado (datar las inscripciones en laboratorios europeos con experiencia) y hasta que no se hagan no tiene sentido empezar ningún juicio
  • Para asegurar si los escritos son verdaderos o no hay que saber cuánto tiempo llevan incrustados el carbonato cálcico, los sedimentos o el hollín encima de las letras pero esto no la quieren hacer

En la portada del Correo de hoy 11 de setiembre, leemos en titulares: “El escándalo de Iruña-Veleia a juicio 11 años después. Eliseo Gil se sentará en el banquillo en febrero por las falsas inscripciones sobre el origen del euskera”. Leemos más adelante: “Todas las partes han sido ya convocadas, según han sabido en exclusiva EL CORREO”.  Preguntados los acusados y sus abogados, nos informan que se han enterado por la prensa de la noticia y que la comunicación del juzgado ha llegado a manos de los abogados esta misma mañana. Iruña-VeleiaArgitu quiere denunciar en primer lugar el escándalo que supone que los acusados se enteren por la prensa de la fecha del juicio después de casi once años de espera.  También nos parece execrables los titulares y contenidos de la crónica del Correo,” falsas inscripciones”, “supuestamente falsificadas por Eliseo Gil y sus colaboradores”, etc. muy en la línea de lo que nos  tiene habituado este medio que ha protagonizado un juicio mediático paralelo durante estos largos años. Queremos recordar a la opinión pública que existen veinte informes de expertos internacionales de reconocido prestigio que abogan por la autenticidad de las piezas en cuestión y que los encausados han pedido insistentemente la realización de análisis dirimentes en laboratorios europeos especializados en Arqueometría, así como catas controladas en el yacimiento. Nos parece de sentido común que se realicen las pruebas citadas antes del juicio, ya que si se comprueba que las piezas son auténticas no tendría sentido la realización del mismo. Asi mismo pedimos a la opinión pública que se informe a fondo del caso y no se deje manipular con informaciones engañosas.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos requeridos están marcados *

borrar formularioEnviar